Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
triska
tróntza
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
tróntza, trontzía. (c). izena. TRONTZA-ZERRA, TRONSADORA. Bi aldetatik tiratzen den zerra handia.   Sierra grande de mano que se usa entre dos. Motozerria sartu zanetik sobra dare trontzak./ Trontzia. Botata gae makina bat arbola orrekin. Len, motozerriak urten aurretik, orretxekin danak botatzen zien. Sebas. Hortzak bere entrama behar dute eta ondo zorroztuta egon.
trontzalári, trontzalaríxa. (c). izena. Trontzarekin lan egiten duena basoan zein plazetako apostu edo erakustaldietan.
trontzil, trontzílla. (d). izena. Baldoa, egurra txikitzeko azpian jartzen den enbor zatia. Sin. báldo, zupin.
© Gorka Ortega
tróntzo, trontzúa. (c). izena. Okela edo arrain zati eder eta lodia.   Dícese de la parte más hermosa y gruesa de la carne o del pescado. Trontzoik ederrena beretako artu zeban da neri gizenak eta girixak besteik ez. Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo.. (c). esaera. Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena.
trópe. Ant. tórpe. 1. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Gauza handi samarragatik esan ohi zuen gure aitajaunak. Arri bat ero, gauzia aundi xamarra danian: tropia, erabiltzen juan, bai; normala baiño aunditxuaua danian ero, tropia. Baitta personengaittik pe etxakixat etzeban esaten, aundi samarra ero zera zanian, tropia. Klem. Torpe-ren metatesia. 2. trópe, trópia. (d). adjektiboa. Torpe. Trope xamarra da. Ik. tórpe.