Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
triponéro
tronpo
tronpóillo. 1. tronpoillo, tronpoillúa. (d). izena. Nahas-mahas korapilatutako zerbait.   Revoltijo; de cuerdas, etc. Olako... sarrittan sokia ola zertuta dagonian e, tronpoillua. Klem. 2. tronpoillo, tronpoillua. estepan. adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona lodi samarra." (Lar Antz).
trontxal, trontxala. (c). izena. Egurra bere gainean xehetzeko erabiltzen den baldoa. Sin. báldo, súpiñ.
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
tróntza, trontzía. (c). izena. TRONTZA-ZERRA, TRONSADORA. Bi aldetatik tiratzen den zerra handia.   Sierra grande de mano que se usa entre dos. Motozerria sartu zanetik sobra dare trontzak./ Trontzia. Botata gae makina bat arbola orrekin. Len, motozerriak urten aurretik, orretxekin danak botatzen zien. Sebas. Hortzak bere entrama behar dute eta ondo zorroztuta egon.