Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tráuskill
trikitíxa
trikitíxa, trikitixía. (b). izena. Euskal dantza solteari ematen zaion izen generikoa. Atsalde guztia trikitixan emun giñuan./ Trikitixia besteik ezta entzuten Arrateko radixuan.
tríllu. izena. 1. trillu, trillúa. (d). izena. Arearen antzeko laborantza tresna, oholtza bati hortz motz samarrak itsatsita dituena.   Apero de labranza que se utilizaba para dar la primera pasada a la tierra arada. Gure mutikotan be trillua baztartuta zeuan./ Trillua be lurra apurtzeko; lur erpiltsua zeuanian. Goldatuan. Au (area) bigun xamarra bazan, gogorraua bazan orrekin (trilluarekin). Don. Zenbait lekutan grada deitzen omen diote tresna honi. 2. trillu, trillúa. (d). izena. Goikoaren moduko oholtza duen tresna, baina azpian hortzak beharrean sukarriak itsatsita dituena. Abereek tiraturik larrainean garia jotzeko erabilia.   Apero que se utilizaba para trillar en la era. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua larraiña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixak joteko lekuan, al bazan beintzat. Don. 3. trillu, trillúa. (d). izena. Triskantza. 4. trillúa eiñ. (c). du esapidea. Soroan edo ortuan lurra oso bustia dagoelarik ibiltzeagatik lurra trinkotu eta eskastu.   Apelmazar la tierra labrada por pisarla cuando hay mucha humedad. Etzaittez berakatz jorrara joan, trillua eingozu ta./ Obe giñuan etxian egon izan bagiña. Eurixa ein berri zeuan da trillua ein ddogu ortuan.
trimotor-egualdi, trimotor-egualdixa. izena. (Eibar) "Tiempo soleado. Gerran jaixotako esapidia. Egualdi onakin agertzen ei ziran trimotorrak Eibar eta ingurura bonbak jaurtitzera. Hortittik egualdi eguzkitsu eta argixari trimotor-egualdi esatia." (SB Eibetno).
tringili eta trangala. (c). onomatopeia. "Ruido que hace el carro cuando está flojo." (Izag Oñ).
tringo, tringúa. (c). adjektiboa. Trinkoa.   Compacto, -a, denso, -a. Negu-madarixak oso tringuak izaten die./ Udabarrixan lurra oso tringua egoten da. Arro antonimoa da gehienetan. Ik. arro.
tringótu. (c). da-du aditza. TRINGAU. Trinko bihurtu.   Hacerse compacto, denso, apelmazar(se). Bizkotxua, arrotu biarrian tringotu ein jat./ Lur guztia tringotu dozu ortuan ibilitta. Ik. zepátu.
trínk eiñ. (c). du aditza. TRILL EIÑ (LEIN., OÑ.), TONK EIÑ (EIB.). Topo egin, norbaitekin pasadizoan aurrez aurre aurkitu.   Encontrarse con alguien. Kalian trink ein ddou ta eztost begiratu be eiñ./ Bein Donostiako taberna baten Bergako alkatiakin trink ein neban. Sin. tope eiñ.
trintxa, trintxia. (c). izena. Zura lantzeko tresna.   Formón. Lizarra erremintta-kertenetaako ona. Baitta zeerako be, esku-erreminttia, formoe, trintxia ero. Sebas. Sin. formóe, zur-zintzel. Ik. biribil-trintxa, gubi.
trípa, tripía. (a). izena. Sabela.   Tripa, vientre. tripa-trúke. (c). esapidea. Mantenuaren eta ostatuaren truke lanean.   Dícese del trabajar a cambio de la manuntención y el alojamiento. Anguan iru urtian egon nitzuan kriau, tripa-truke. tripak bota. (b). esapidea. Barrez lehertu. Atzo tripak bota giñuzen Pistokin Uberan. tripak estu euki. (c). esapidea. Kezka batengatik urduri egon. Gescarteran inbertidu dabenak tripak estu eukikoittue. trípak játen. (b). esapidea. "Consumiéndose de impaciencia, de indignación o por algún otro motivo moral." (Etxba Eib). Tripak jaten egon naiz gau guztia, zeoze pasau ete jatzun pentsatzen. tripetatik ibili. (b). esapidea. Beherakoa izan. Ik. trípetako.