Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tráuskill
trikitíxa
trikitíxa, trikitixía. (b). izena. Euskal dantza solteari ematen zaion izen generikoa. Atsalde guztia trikitixan emun giñuan./ Trikitixia besteik ezta entzuten Arrateko radixuan.
tríllu. izena. 1. trillu, trillúa. (d). izena. Arearen antzeko laborantza tresna, oholtza bati hortz motz samarrak itsatsita dituena.   Apero de labranza que se utilizaba para dar la primera pasada a la tierra arada. Gure mutikotan be trillua baztartuta zeuan./ Trillua be lurra apurtzeko; lur erpiltsua zeuanian. Goldatuan. Au (area) bigun xamarra bazan, gogorraua bazan orrekin (trilluarekin). Don. Zenbait lekutan grada deitzen omen diote tresna honi. 2. trillu, trillúa. (d). izena. Goikoaren moduko oholtza duen tresna, baina azpian hortzak beharrean sukarriak itsatsita dituena. Abereek tiraturik larrainean garia jotzeko erabilia.   Apero que se utilizaba para trillar en la era. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua larraiña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixak joteko lekuan, al bazan beintzat. Don. 3. trillu, trillúa. (d). izena. Triskantza. 4. trillúa eiñ. (c). du esapidea. Soroan edo ortuan lurra oso bustia dagoelarik ibiltzeagatik lurra trinkotu eta eskastu.   Apelmazar la tierra labrada por pisarla cuando hay mucha humedad. Etzaittez berakatz jorrara joan, trillua eingozu ta./ Obe giñuan etxian egon izan bagiña. Eurixa ein berri zeuan da trillua ein ddogu ortuan.
trimotor-egualdi, trimotor-egualdixa. izena. (Eibar) "Tiempo soleado. Gerran jaixotako esapidia. Egualdi onakin agertzen ei ziran trimotorrak Eibar eta ingurura bonbak jaurtitzera. Hortittik egualdi eguzkitsu eta argixari trimotor-egualdi esatia." (SB Eibetno).
tringili eta trangala. (c). onomatopeia. "Ruido que hace el carro cuando está flojo." (Izag Oñ).