Hiztegia
toz. (c). interjekzioa. TOITX, TOTX. Abereei, behiei batik bat, etor daitezen esaten zaiena. Voz con la que se llama al ganado para que se acerque. Toz, toz, ala, goazen, toz, etxera... Etim.: "hatoz", ziurrenik. Ardiei totx! edo totxikitxi! esaten zaie.
trába, trabía. (a). du izena. Estorbo, traba. Kendu ari trabatik./ Trabia daukat eztarrixan. TRÁBA EI trabán egon. (a). aditza. Estar estorbando. Zure kotxia traban dago.
trabáu. (b). da aditza. Trabarse, tropezarse. Arantza baten trabau ta muturrez aurrera. Hizketarakoan ere bai: Trabau eitten da berbetan. Ik. arbi-atala trabau.