Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tirízi
tití-púnta
tití-púnta, tití-púntia. (b). izena. Pezón. Titi-puntak erre zotsen kuartelian. Taberna giroan, adar-puntak ere esaten zaie nesken titi zorrotzei. Egongo dok Miuraren bat San Ferminetan adar-punta txikixauekin. Sin. titi-mútur.
titirri, titirrixa. adjektiboa. (Eibar) "Pazientzia, egonarririk gabekoa.   Impaciente. Titirrixa danetik ezin geldik egon.
toalla, tóallia. (a). izena. Toalla.
tóbera, tóberia. (d). izena. Ermentariaren sutegira auspoak edo haizegailuak sortzen duen haizea eramaten duen tutua.   Tobera. Auspua eraitteko toberia, bai toberia. Gero emen zulotik urtetze otsan aixia; zenbat eta bizkorrau eragin dda aixe geixau. Inaz.
to berba eiñ. esapidea. (Leintz) Hika berba egin. Orrek to berba itten dau. Ik. íka.