Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tinko, tinkoa. izena. (Eibar) "Estaca, palo.   Erromarak, itxitturak eta antzerakuak eusten dittuen egur zatixak; baitta ortuan landareri (tomatia, babak...) zuzen hazi deittian aldamenian ipintzen jakuezenak be." (SB Eibetno). Ik. ésola, párra.
tínta, tíntia. (a). izena. Tinta.
tintáu. (a). aditza. Tintar, teñir. Esku guztiak tintauta ekarrittu eskolatik. Bergaran oihala tintatu ohi da: Tintautako arixak ekartzen zian, baiña bestela, gero ankiña eitteko, azula eitteko, orrek danak arixa tintau barik, eta gero tintau. Josu.
tínte, tíntia. (a). izena. Tinte. Besteak beste, zenbait zuhaitzi sortzen zaiona. Beiñ gabonak ezketzio pasatze akon aitzari-txa, tintia formatze akue ipurdixan. Sebas. Behin abenduko hilbehera pasatu ondoren tintea asko gehitzen zaio zuhaitzari; horregatik, siku dagoen bitartean, hau da, azaro eta abenduko ilbeheran, botatzea komeni da tinterik atera ez dakion.
tintero, tínterua. (b). izena. Tintero.
tíña, tíñia. (d). izena. Lixibontzia, hala deitzen zitzaion etxe gehienetan.   Tina de colada. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua. Klem./ Erropia, berriz, lixibia; tiñia, tiñia aundixa, egurrezko tiñak..., beia estua ta gora zabala izetia, tiñia. Hil. Sin. errópa-bárrika. Ik. lixa-pótzu, lixíbontzi.