Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
testígu. 1. testigu, testigúa. (b). izena. Lekukoa.   Testigo. Esaten dozuna probatzeko badaukazu testiguik?/ Insultau ein ziñuan, da neu naiz testigu. TESTIGU IZAN, TESTIGU EI testigu izan, testigu eiñ, testigu moduan juiziora joan, etab. Testigu izan, testigu eiñ, testigu moduan juiziora joan, etab. 2. testígu, testíguak. (d). izena. Mugarriaren ondoan lurperatu ohi ziren gauzak, lekukotasuna emango zutenak mugarria norbaitek lekuz aldatu ezkero.   Señales que se enterraban junto a los mojones. Testiguak; teilla-kaskuak eta iketza. Bi aldetatik teilla-kaskua, edo biña, da iketz kasko bat ero bi. Egurriketza eztok usteltzen. Don.
testígutza, testígutzia. (c). izena. Testigu lana.   El papel de testigo. Juiziuan ia testigutzia eitteko prest garen preguntau dosku Paulok./ Zure testigutziak eztau ezetarako balio, mozkortuta zenden da.
tétano bédar, tétano bedárra. (d). izena. . anagallis arvensis. Pasmo belarra.   Murajes. Sin. pasmo bédar.
tete. izena. (haur hizkera.) Txupetea.
tétxu, tetxúa. (c). izena. Gela baten zerua.   Techo.
1. ti-ti-ti. onomatopeia. (Eibar) TXI-TXI-TXI. "Hacer algo con cuidado, dando golpes suaves y pequeños. Han ibiltzen zittuan grabadoriak, ti-ti-ti, kuidau haundixakin biharrian, egun osuan geldittu barik." (SB Eibetno).