Hiztegia
tentétu. 1. tentetu. (b). da aditza. Tente jarri. Erguirse, ponerse derecho. Zeukan mozkorrakin ezin zan tentetu be eiñ.
2. tentetu. (c). da aditza. Adoretu, animatu. Baju ibili naiz aspaldixan baiña ointxe tentetu biar dot, bai.
3. tentetu. (b). zaio aditza. Zakila tente jarri. Orri onezkero etxakok tentetzen.
Ik. jaiki.
terkedáde, terkedadía. (c). izena. Terquedad. Terkedadiak eukitzeittu gure umiak./ Terkedadiak emote jaonian eztao aguantzatzeik.
térko, térkua. (a). adjektiboa. TREKO. Terco, -a. TREKO ere entzun izan da: Zu treko, ba ni be treko (erdi brometan esan ohi da). astúa átzeraka baiño térkuaua izan. esapidea. Oso terkoa izan.
terraje, térrajia. (c). izena. Terraila, torlojuei haria ateratzeko tresna. Cojinete. Ta gero amen dau ba beste terraje zar bat, Wilburra, tornilluak eitteko-ta barilliai lenengo burua etaa, onekin roskia etaa. Jen.