Hiztegia
tas-tas emon. (a). dio aditza. (haur hizkera.) Jo, pasada eman. Pegar. Geldik ezpazare tas-tas emungotsut.
tatárras. (b). adberbioa. Arrastaka. Tatarras eruan biar izaten dou medikuana. Dena dela, ondorengo esaldia ere entzun daiteke: Labandu ta tatarras etorri naiz kamiñoraiño. Ik. narras.
tati!. (c). interjekzioa. "Umeari, jolas moduan, kentzean esaten da; gauza bat ematearen eta kentzearen keinua egiten zaionean." (Lar Antz).
tati eiñ. (c). esapidea. (Eibar) Zirkin egin, ihes egin. Bazan, olako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana. (SM Ezten).
tátika. 1. tátika, tátikia. (b). izena. Táctica. Atzera ta baztartu, zan Azkaraten tatikia.
2. tátika, tátikia. (c). izena. Trebetasuna, abilezia. Egundoko tatikia dauka zintzela manejatzen.
TÁTIKIA ARTU. Eskua hartu. Oinddio etxotsat ordenadoriai tatikia artu.
tátiko. (d). Esaera zahar honetan agertzen den hitza, ziurrenik "tati" hitzetik datorrena:. Andra Maixa martiko (martixak 25)artian udia tatiko, andik aurrera betiko. Ordurarte agertu eta desagertu ari dela uda, eta handik aurrera beti uda. Ik. andramáixa martíko, kúku eiñ, tati eiñ.
tátxa, tátxia. (c). izena. Akatsa, hutsa. Tacha, fallo. Arek jangoikuai be topauko loskio tatxan bat./ Emen eztago tatxa barekoik.