Hiztegia
tanto, tántua. (c). izena. Arropa baten punto, mantxa edo apaingarri biribila. Soiñoko bat tanto gorrixekin, oso politta.
tántodun, tántoduna. adjektiboa. Apaingarri edo tanto biribilak dituena, jantzia gehienetan. Alkondara tantodun zatar batekin zoian.
tántora lan eiñ. (c). esapidea. Sistema de trabajo que consiste en cobrar en proporción al trabajo hecho, según contrato estipulado; normalmente un porcentaje de las ganancias. Jornalan lekuan, onenbeste lan eitten dozu ba... onenbeste pagatzen dotsut, osea tantora. Zuk eztaukazu jornal fijua; tantora zabitz. Klem./ Oingo basomutillak tantora eitten juek lan: piñuixa bota ta balixuan ainbesteko bat erendako. Ik. áinbesteko bat.
1. tápa, tapía. (a). izena. Tapa. Gurdiarenak AURREKO TAPA eta ATZEKO TAPA. Leihoarenak BENTANA-TAPA, behien askaurrekoak GANAU-TAPA. tapak egon. (b). esapidea. Kaletarrek "tapak daudela" diote urak norbera kubritzen duenean. Kontuz Bolintxoko presan, tapak dare ta.
tapa-tapa. (b). onomatopeia. Oinez pauso normalean. Uberatik bueltia ein ddou tapa-tapa./ Ale, jaiki tta etorri tapa-tapa. Ik. taka-taka, táparra-táparra.