Hiztegia
tálo. 1. tálo, tálua. (b). izena. Talo. Artiriñez eitten da talua. Ik. obíspo-tálo. talo-arpegíxa éuki. (c). esapidea. TALO-MOSÚA. Aurpegi borobila eta zabala euki. IRETARGI MOSUA ere bai. Ik. irétargi, zanpátorta. talua eta esnia. izena. "Postre en que se toman las tortas de maíz con leche azucarada. Armozue talue ta esnie, ta gabien be haxe." (SB Eibetno).
2. talo, tálua. (b). izena. (haur hizkera.) Mancha grande de barro en la ropa, hecha al caerse. Talo edarrakin etorri jaku mutikua.
Haur hizkera, batik bat.
taló-pála. 1. taló-pála, taló-pália. (c). izena. Taloa erretzeko pala. Gurian badie talo-pala zarrak. Sin. talaburni (Elos.). 2. taló-pála, taló-pália. (d). adjektiboa. Kokoloa, mozoloa.
támaiñu, -o, támaiñua. (a). izena. TAMAIÑA. Tamaño. Personian tamaiñuai etxako begiratu biar./ Banastatxuan tamaiñoko azaburuak dauzkagu./ Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin, erdixen, da maratillia, lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. JJp.
Elosu aldean TAMAI támaiñua artu. (b). esapidea. Neurri egokia hartu. Eranai eta lanai tamaiñua artu bia jako./ Gero tamaiña artzen zanian euliana erun. JJp.
támaiñuan. (b). adberbioa. Neurri egokian. En su justa medida. Gradiatzeko arrautziakin gradiatzen dou: arrautza bi bota barrura, da uran gaiñera igotzen dabenian arrautziak, orduantxe gatza tamaiñuan. Enr./ Orri be lana tamaiñuan gustatzen jako (gutxi samar, alegia).
támaiñutik fuérako, támaiñutik fuérakua. esapidea. (adierazkorra.) TÁMAIÑUTIK KÁNPOKO. Fuera de tamaño, excepcional. Txala jaukau tamaiñutik fuerakua./ Ointxe be bota dok gizurra tamaiñutik fuerakua.