Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
súsmo
ta-ta
súsmo, susmúa. (c). izena. Sospecha, recelo. Seguru enenguan, baiña baneukan zeozen susmua./ Susmu txarrak eindda daukat andria. Errezeluk antzeko esanahia du.
súspensuan. (d). adberbioa. Ezustean.   De improviso, de golpe. Baloiak estomaguan jo nindduan suspensuan, eta luze jausi nitzuan./ Ezixok ama il jakola esan suspensuan./ Suspensuan arrapau najok notiziak. Urdail zuloko kolpeaz eta ezusteko berri txarraz esana, batik bat.
sustar, sustárra. (a). izena. Sustraia.   Raíz. Sustar galantak dauzka gaztaiña orrek. Ik. sustrai. sustárra artu. 1. sustarra artu. (c). esapidea. Arrastoa, susmoa hartu, poliziak adibidez. Gastu aundixak eitte zittualako artu juen sustarra eta belaxe jausi zuan. 2. sustarra artu. (b). aditza. Landarea errotu. Zuk sartutako tomate landarak ondo artu dabe sustarra. Sin. lurra artu, jarri. sustárra emon. (c). esapidea. Indarra eman, indartu zentzuan darabil Don.k. Dana artu (adinekoen euskara) eta orretxi sustarra emon. Don. (AA BergEus) sústarrak bota. (c). esapidea. Leku egin, ondo kokatu. Urtetan bizi izan zuan Bergan, baiña etxuan sustarrik bota.
sustáu. (a). da-du aditza. Asustar(se). Umia sustau eindda txakurrakin./ Kazarixak etorri baiño len sustau ein dittut txorixak. Sin. billúrtu.
sustrai, sustraixe. (Aramaio) Zuztarra. Ik. sustar.
sustu , -o, sústua. (a). izena. Susto. Ezidazu emon sustuik. sustoka be. (b). esapidea. Sustua hartzen denean esan ohi den esklamazioa. Sustoka be...! Asieran pentsau dot zeozer txarra pasau jakola amai.
susuma, susumia. izena. (Aramaio, Oñati) Zerbaitetarako higuina edo erreparoa. Gurian ezta orretarako susumarik izaten./ Susuma bat sartu rust niri orrek! (Orm Aram).
sutáko áuts, sutáko áutsa. (b). izena. Ceniza. Etara ekonomikatik sutako autsa ta ortura eruan./ Bai, autstrapua gaiñien ipintte jakon, sutako autsan trapua.Juana. Sutako hautsa jaboe edo deterjente moduan erabiltzen zen, hari-matazak eta arropa garbitzeko, lixiba egiteko. Pago-egurraren hautsa nahi izaten zen, gaztainarenak kolore eskasa ematen baitzion arropari, tinta botatzen zuelako. Etxean nahikoa ez zegoenean, auzora jotzen zen. Hautsa talaburnika (talopalaka) neurtzen omen zen.
sutáko gántxu, -o, sutáko gantxúa. (c). izena. Ekonomika edo beheko sua astintzeko erabiltzen den burdinazko gauza.   Gancho de cocina. Sutako gantxua bota katuai tta urrengo egunian aldameneko andria buruan ebaixakin. Ik. gántxu, -o.
sutauts, sutautsa. izena. (Eibar) Pólvora.
sutégi.
© Iñaki Arana
1. sutegi, sutegíxa. (c). izena. SUTÁI, SUTÉI. Fragua. Ermentariko bentanatik sutegira begira egote giñan. Ik. errementári.
2. sutegi. Ik. suetxe.
sutóndo, sutondúa. (b). izena. Suaren ondoa. Goxo-goxo egoten da sutonduan./ Majo e, katuen moduan sutonduan (esaera entzuna).
sutu. 1. sutu. (c). du aditza. Su eman. Atzo atsaldian sutu giñuan txendorra. 2. sutu. (c). da aditza. Oso haserre jarri. Sututa jartzen dok asuntu ori aittatu ezkero.
sutxákur, sutxákurrak. (d). "Ciertas luces que se veían de noche." (Izag Oñ). argitxákur, argitxákurrak. (d). izena. Fuego fatuo. Sin. sutxákur.
súzko-zézen, súzko-zezéna. (b). izena. Toro de fuego. Suzko-zezena ei dago gabian. Sin. zezen-súzko.
© BUAko guztiak
suzkúrrubera, suzkúrruberak. (a). izena. SUZKARRABERA. Suzko erruberak.   Fuegos artificiales. Urtero izaten die Paskuetan suzkurruberak. Baturako ere ez litzateke berba txarra.
ta. (a). juntagailua. Ik. eta.