Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ta. (a). juntagailua. Ik. eta.
ta-ta. onomatopeia. Tiro jarraituen onomatopeia.
tábako, tábakua. (a). izena. Tabaco. Ik. tabákorri.
© Ezezaguna
tabákorri, tabákorrixa. (c). izena. . TÁKORRI. nicotiana tabacum. Tabaco. I, joan ari estankora ta tabakorrixa ekarri./ Sasoi batian basarri askotan ereitte zan tabakorrixa. Orri oso zabalak dituen landare hau hemen ez da orain landatzen, baina garai batean, eskasidadea edo arrazionamendua zegoenean, gerra ostean, adibidez, ezkutuan ereiten zen, arto artean eta horrelako leku gordeetan. Tabakorrixa edo takorrixa deitzen diote oraindik ere zaharrek erretzeko tabakoari.
tabérna, tabernía. (a). izena. Taberna, bar. Ik. árdandei, sárdandei. Gizon tabernazale, etxe galtzaile. esaera. (Lar Antz). Tabernatik datozenak burua bero eta ankak otz. esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
tabernári, tabernaríxa. (a). izena. Tabernero. Tabernarixak eztagola diruik diñue. Sin. tabernero.