Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
súarri
subill-su
subill-su, subill-sua. (c). izena. SU-SUBILL. "Egur subilarekin egindako sua. Egur hobea denez, ohikoa baino su ederragoa egiten du. Normalean Gabonetan egiten zen. Au da otza! subil-su on bat iñ da aretxen onduan egoteko mouko girua dao." (Lar Antz)
subill-txendor, subill-txendorra. (d). izena. Pago-buru eta egur zakar eta handiekin egiten den txondorra. Paa-buruekin dda, len esan dotena, egur danakin eitten da. Ori oso baldarra izeten da gauzia. Orri esate akon subill-txendorra. Mateo. Ik. txendor.
suburdíña. 1. suburdiña, suburdiñía, -ak. (d). izena. Beheko suaren atzekaldeko txapa zabala. Beheko suaren ertzetakoa ere bai.   La chapa grande (normalmente con relieves decorativos) que hace de fondo del fogón. También las chapas que delimitan el mismo. Beko suan ertzak artzeko egote zittuan burdina batzuk..., aretxek suburdiñak zittuan. Eta atzeko zera be bai, txapia. Klem. Pluralean gehienetan. 2. suburdiña, suburdiñía. (d). izena. Beheko suko lapikoari heltzeko tresna. Lapikuai eusteko olako arku bat. Atzetik eskuleku bat berak asientua eiñaz, eskulekuakin atzetik eltzeko. Bera berotuta egote zuan da atzetik eltzeko.
suegro, -a, suégrua, -ia. (b). izena. Suegro, -a. Ik. aittágiñarreba, amágiñarréba.