Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
solísonbra
sopurúku
© Jaione Isazelaia
sopurúku, sopurukúa. (c). izena. . SOPÚRU. poa annua. Espiguilla. Belar txar hau etzanda zabal-zabal hazten da soroetan, eta oso kaltegarria da.
sor, sórra. (c). adjektiboa. Sorgorra.   Torpe, poco ágil. Junturak sorrak paiño sorraguak dauzkat./ Olixua eixozu erruberiai, oso sorra dago ta. s/zórrei olixúa. (c). esapidea. Esapide honek ZOReta SOR hitzen arteko jokoa egiten du. Zor aundixak dauzkakela? Trankill mutill; zorrei olixua. Zorrak umorez hartzeko-edo esateko modua. Ik. sortu.
sorbálda, sorbaldía. (b). izena. SOLBARDA. Hombro. Ezkerreko sorbaldan daukat mina./ Solbardia etara ein ddot. Don. Harri edo zaku bat bizkarrera jasotzen da eta ez sorbaldara. Toribio Etxebarriak «homóplato» dio. Sorburu edo sonburu ere deitzen diote askok. Don.k dio sorburu puntu bat dela eta sorbalda gain guztia. (?). Ik. lépo, sonbúru, bizkar.
sorbéltz, sorbéltza. (d). izena. rhamnus alaternus. Karraskilla. Sin. karráskilla.
sorgin-áize, sorgin-aizía. (d). izena. Aize-zurrumiloa. Iparraldeko haize txikia dabilenean sortzen dela diosku Don.k. Bestelako haize-zurrumilloa, ostera, hodeia dagoenean. Klem.k aldiz, sorgin-aizea hegoaizearekin sortzen dela.   Remolino de viento. Sorgin aizia..., oiñ garotan da ez gaittuk asko ibiltzen baiña iñoiz garua batzen dabillela artu sorgiñ-aiziak ola bueltan-bueltan-bueltan aiziak eta, zurrumilluak eta jota gora. Udazkenian da tokau izan zittuan sorgiñ-aiziakin garua batu ezindda ta kristonak eitten; oiñ baiño ego-aize geixao eitten juan lenao sasoe baten da. Klem. Ik. aizé-zurrúmillo.
sorgin bedar. atrapa belladona. "Belladona. Sorgin-bedarra, belarriko miñandako." (SB Eibetno)
sorgínddu. 1. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorgin bihurtu. Zuen txikixa ziero sorgindduta dago aspaldixan. 2. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorginkeria baten menpe jarri edo egon. Hechizar Eztakitt kotxe au sorgindduta dagon ala zer, baiña berak nai dabenian bakarrik arrankatzen dau.
© Jaione Isazelaia
sorgin-gáro, sorgin-garúa. (d). izena. . athyrium filix-femina.. Helecho hembra.
© Jaione Isazelaia
sorgín-ítxuski, sorgín-ítxuskixa. (d). izena. . ruscus aculeatus. Bolatxo gorriak eta hosto txiki, gogor eta punta-zorrotzak dituen sastraka, gabon apaingarritzat erabiltzen dena. Rusco Ik. itxúski.
sorginkeríxa. 1. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Pertsona edo abere sorginaren ekintza, barrabaskeria alegia. Emakume orrek sorginkerixia eta ainddu naixa ugari tta gozotasun gutxi etxian./ Kontuz bei gorrixakin; sorginkerixan bat eingotsu ta. 2. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Ulertu ezin den gertakaria, misterioren bat duena.   Dícese de las cosas y sucesos inexplicables. Eztakitt ze sorginkerixa daukan ordenadore onek; galdu eitten die sartutako gauzak./ Aurten babak badauke sorginkerixan bat, danak igartu eitten die ta. 3. sorginkerixa, sorginkerixía. (b). izena. Brujería, sortilegio. Berakatzak poltsikuan eruateittu begizkuan kontra. Olako sorginkerixa askotan sinisten dau arek.