Hiztegia
soiñu-jóle, soiñu-jolía. (b). izena. SOIÑO-JOLE, SOIÑO-JOTAILLE. Acordeonista. Afaixa daukau soiñu-jole ta guzti.
soja, sojia. izena. (Eibar) "Defecto o grieta del metal. Honek etxok balio, sojia jaukak." (SB Eibetno).
soka, sokía. (a). izena. Cuerda, soga.
sokía ekarri zerbaitek. (c). esapidea. Ondorio luzeak ekarri. Roldanen asuntuak oinddio sokia ekarriko dau./ Errezena ein ddozu, orrei dirua emotia. Baiña gero orrek sokia ekarriko dau: laster dittuzu beste amar atzetik.
sokadantza, sokadantzia. izena. "Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados." (SB Eibetno). San Juan egunean Untzagako plazan egiten da Eibarren.
sokakára, sokakaría. (d). izena. Sokakada. Aspaldiko luzeera neurria. 20 edo 30 metroko soka aipatzen du Hilarik. Antigua medida de longitud. Ta gero ori neurri zanian, ba, asko izango zan, da esan i eban ala be: “Joño, ementxe beste sokakaa bat ogei metrokua ero, ogetamarrekua, ero, eztakiu sokioi ze ebixen. Hil.
sokamútur, sokamutúrra. (b). izena. Herri-jaietako jolasa, zezenak lepoan soka luze samarra lotuta duelarik kalez kale egiten dena. Paskuetan aurten be badago sokamuturra.
sokásalto, sokásaltua. (a). izena. SOKASALTOKA. Haur-jolas ezaguna. Inesiboan ia beti. La comba. Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan./ Ibilliko ga sokasaltuan?/ Sokasaltuan artistak giñan txikittan.
SOKASALTUAN IBILI, JOLASTU. SOKASALTOKA ere bai: Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokásaltoka. Klem.
sokátira, sokátiria. (b). izena. Sokaren bi aldetatik tira eginez jokatzen den kirol ezaguna. Sokatiria dago San Martzialen.
SOKATIRAN, sarrien: Sokatiran gogorrak die Nuarbekuak./ Zer, eingou sokatiran?
solámentian. (c). juntagailua. . Por cierto, desde luego. Solamentian etzeukan erropatan gastu aundirik./ Solamentian kalian egunen baten arrapatzen bot entzun biosta galantak./ Aspaldian ikusteke nenguan Bixente, ta solamentian eztago jaxo-jaxua. Esaldi hasieran gehienetan.
soldáta, soldatía. (d). izena. Kriadu eta kriadak bere lanagatik irabazten dutena. El sueldo de criados y criadas. Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Pentsaik orduko soldatak. Joan nintzuan amaika durokin. Eli. Fabrikakoari jornal edo kintzena deitu izan zaio hemen, zaharren akorduan behintzat. Hitza berpizten ari da eta normaltzen "sueldo" zentzuan.
soldáu. (a). izena. Soldado. Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau.
soldáuxka, soldáuxkia. (b). izena. SODAIXKA, SOLDÁUTZA. Soldadutza. El servicio militar. Iñok eztau soldauxkara joan nai.
solímau, solimáua. (d). izena. "Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan: Orrek solimaua be erango leukek. Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante".
Ik. lizi.