Hiztegia
soldáu. (a). izena. Soldado. Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau.
soldáuxka, soldáuxkia. (b). izena. SODAIXKA, SOLDÁUTZA. Soldadutza. El servicio militar. Iñok eztau soldauxkara joan nai.
solímau, solimáua. (d). izena. "Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan: Orrek solimaua be erango leukek. Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante".
Ik. lizi.
soltáu. (a). da-du aditza. Soltar(se). Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan.
Ik. jaraiñ, librau, eskátu. gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta.
Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko.