Hiztegia
sokamútur, sokamutúrra. (b). izena. Herri-jaietako jolasa, zezenak lepoan soka luze samarra lotuta duelarik kalez kale egiten dena. Paskuetan aurten be badago sokamuturra.
sokásalto, sokásaltua. (a). izena. SOKASALTOKA. Haur-jolas ezaguna. Inesiboan ia beti. La comba. Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan./ Ibilliko ga sokasaltuan?/ Sokasaltuan artistak giñan txikittan.
SOKASALTUAN IBILI, JOLASTU. SOKASALTOKA ere bai: Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokásaltoka. Klem.
sokátira, sokátiria. (b). izena. Sokaren bi aldetatik tira eginez jokatzen den kirol ezaguna. Sokatiria dago San Martzialen.
SOKATIRAN, sarrien: Sokatiran gogorrak die Nuarbekuak./ Zer, eingou sokatiran?
solámentian. (c). juntagailua. . Por cierto, desde luego. Solamentian etzeukan erropatan gastu aundirik./ Solamentian kalian egunen baten arrapatzen bot entzun biosta galantak./ Aspaldian ikusteke nenguan Bixente, ta solamentian eztago jaxo-jaxua. Esaldi hasieran gehienetan.
soldáta, soldatía. (d). izena. Kriadu eta kriadak bere lanagatik irabazten dutena. El sueldo de criados y criadas. Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Pentsaik orduko soldatak. Joan nintzuan amaika durokin. Eli. Fabrikakoari jornal edo kintzena deitu izan zaio hemen, zaharren akorduan behintzat. Hitza berpizten ari da eta normaltzen "sueldo" zentzuan.
soldáu. (a). izena. Soldado. Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau.
soldáuxka, soldáuxkia. (b). izena. SODAIXKA, SOLDÁUTZA. Soldadutza. El servicio militar. Iñok eztau soldauxkara joan nai.
solímau, solimáua. (d). izena. "Sublimado corrosivo". Lehengo zaharrek esana horrelakoetan: Orrek solimaua be erango leukek. Edale edo mozkor handiez, alegia, edozer gauza edango luketela esateko. Pozoi motaren bat ote den uste dute zaharrek. Maria Moliner-ek "solimán" edo "sublimado corrosivo"z zera dio. "Sustancia química formada por la combinación del cloro y el mercurio, venenosa y que se emplea en medicina como desinfectante".
Ik. lizi.