Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sobra
sokagíñan
© Aitor Usobiaga
sokagíñan. (c). adberbioa. Sokagintzan, sokak egiten. Aittak eitten zeban sokagiñan. Eli.
sokakára, sokakaría. (d). izena. Sokakada. Aspaldiko luzeera neurria. 20 edo 30 metroko soka aipatzen du Hilarik.   Antigua medida de longitud. Ta gero ori neurri zanian, ba, asko izango zan, da esan i eban ala be: “Joño, ementxe beste sokakaa bat ogei metrokua ero, ogetamarrekua, ero, eztakiu sokioi ze ebixen. Hil.
sokamútur, sokamutúrra. (b). izena. Herri-jaietako jolasa, zezenak lepoan soka luze samarra lotuta duelarik kalez kale egiten dena. Paskuetan aurten be badago sokamuturra.
sokásalto, sokásaltua. (a). izena. SOKASALTOKA. Haur-jolas ezaguna. Inesiboan ia beti.   La comba. Sokasaltua beste jolasik etzan izeten orduan./ Ibilliko ga sokasaltuan?/ Sokasaltuan artistak giñan txikittan. SOKASALTUAN IBILI, JOLASTU. SOKASALTOKA ere bai: Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokásaltoka. Klem.
© BUAko guztiak
sokátira, sokátiria. (b). izena. Sokaren bi aldetatik tira eginez jokatzen den kirol ezaguna. Sokatiria dago San Martzialen. SOKATIRAN, sarrien: Sokatiran gogorrak die Nuarbekuak./ Zer, eingou sokatiran?
solámentian. (c). juntagailua. . Por cierto, desde luego. Solamentian etzeukan erropatan gastu aundirik./ Solamentian kalian egunen baten arrapatzen bot entzun biosta galantak./ Aspaldian ikusteke nenguan Bixente, ta solamentian eztago jaxo-jaxua. Esaldi hasieran gehienetan.
soldáta, soldatía. (d). izena. Kriadu eta kriadak bere lanagatik irabazten dutena.   El sueldo de criados y criadas. Leen kriauak eta kriadak soldatia eukitze juen, pagatze zotsena soldatia izete zuan. Klem./ Pentsaik orduko soldatak. Joan nintzuan amaika durokin. Eli. Fabrikakoari jornal edo kintzena deitu izan zaio hemen, zaharren akorduan behintzat. Hitza berpizten ari da eta normaltzen "sueldo" zentzuan.
soldáu. (a). izena. Soldado. Soldau asko il zan./ Geronan dago soldau./ Ogetabost urtekin joan nitzan soldau.