Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sobráu. (a). da aditza. Sobrar.
sobráutako, sobráutakua. (c). Inork nahi ez duena, sobratzen zelako hartutakoa. Pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan: Au etxakixat sobrautakua edo zer dan, zela-alakua urten jok beintzat eta. Antzinako umezurztegien oihartzuna, ziur asko.
sóbre. 1. sóbre, sóbria. (a). izena. Gutun-azala.   Sobre. Sin. kartá-sóbre. Ik. estésobre. 2. sobre. Ik. sobra.
sóilddu. 1. soilddu. (d). du aditza. Botatako zuhaitz bati adarrak ondotik jo. Baita zutik dagoenari adar guztiak kendu altura bateraino, txopoari edo pinuari egin ohi zaion legez. Piñuak bota, soilddu eta gero kortiau eitten die./ Piñu luzia balitz soilddu. Soilddu dok beetik gorakuai alboko adarrak kentzia. Txopua soilddu, arbola luze bati alboko adarrak kentzia, soilddu. Eta arbola motza baldin bada, buruan, iñausi, adar batzuk kentzia. Don. Ik. iñáusi, triskau, apainddu. 2. soilddu. (d). aditza. Buruan ile gabe gelditu. Buru dana soildduta jaukak. Don.