Hiztegia
sítx eiñ. (d). du aditza. Jaso dugun testuinguruan, artilea fin-fin egin kardaz. Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Aniz. Sits egin izango dela uste dugu. Ik. sits.
sobárren, sobárrena. (c). izena. SOOBARREN. Sorobarrena. La parte más baja del labradío. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin, ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem./ Sobarrenian laga dot kotxia, igo ezindda.
Gure baserrian kaminoaren ondoari esaten zaio. Ant. soóguen.
sobízkar, sobizkárra. (d). izena. SOOBIZKAR, SOBIXKAR. Soro-bizkarra. La parte más prominente de la pieza. Sobixkarra ba aldapatik urrengo dagon bixkar-unia. Klem./ Gure sobixkarra ona da artuandako.
Gehienetan lekuizen bezala erabilia.
sobra. 1. sobra. (b). adberbioa. De sobra. Dirua sobra badaukazu, emoidazu./ Guardazobillak sobre dare emen.
2. sóbra, sóbrak. (a). izena. Hondarrak. Las sobras. Azkenak aillegau giñan da sobrak bakarrik artu giñuzen. Ondarrak edo sobrantiak ere esan ohi da zentzu beretsuan.
sóbrante, sóbrantia. (b). izena. SOBRANTE BARIK. Sobrante. Gure fabrikan sobrantiak kalera bialdu dittue. Norabaitera denboraz justu heltzen denean, SOBRANTE BARIK ailegatu dela esan ohi da. Diruaz eta beste gauza batzuez ere bai. Ik. sobrantixa.