Hiztegia
sistu. (d). da aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke. Apolillarse. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue. Sin. sitsak jan. Ik. zerénak jan, zeréndu.
sits. 1. síts, sítsa. (b). izena. Pipia; arroparena jatorriz. Adineko askok sits arroparena eta zeren egurrarena bereizten ditu. Dena dela gaur egun gehienbat sits entzuten da guztirako, eta zeren gutxi batzuek bakarrik darabilte, egurrarentzat. Polilla, de ropa. También carcoma de madera, junto con zeren. Oiñ eztau sitsak erropia jaten./ Sitsa asi jako sueluai.
Ik. zéren. sitsak jan. 1. sitsak jan. (b). Apolillarse la ropa. Sitsak jan zeban nere azkenengo trajia. Ik. sistu. 2. sitsak jan. (b). aditza. Carcomer la madera. Abiak sitsak janda dare.
Sin. zerénak jan, zeréndu. 2. sits, sitse. izena. (Leintz) Zimaurra. Ik. sats.
síts-bola, síts-bolia. (c). izena. SISBOLA. Arroparen sitsaren kontrako bola zuria. Bola de alcanfor. Traje poltsikoak sits-bolaz beteta dare./ Sisbola usaiña dago.
sí tta nó besteik jakin ez. (c). esapidea. Erderarik ez dakienak "si tta no besterik ez dakiela" esan izan du. Saber decir "sí y no" solamente. Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp.
Si tta no ta porakí.... (d). esaera. Lehenago haurrak eskolan hasten zirenean ez omen zekiten tutik ere erdaraz, eta, gure aita zenak zioenez, istribilu hau zen lehenengo ikasten zutena.
Si tta no ta porakí, auntzak erderaz baleki, kastellano marrano, para tí otro konejo.