Hiztegia
sinístueziñ, sinístueziña. (b). adjektiboa. SINISTUEZINDDAKO. Increíble. Sinistuezinddakuak esan zittuan.
sínple. 1. sínple, sínplia. (b). adjektiboa. XINPLE. Argitasun eta malizia gutxikoa. Persona simple, un poco tonta. Aura sinple samarra don da dana siniste jon./ Ez ari sinplia izan da joan ari medikuana. Segun eta nola esaten den oso despektiboa izan daiteke. XÍNPLE, xínplia. Iraingarriagoa da. Zela izan leike ain xinplia! 2. sínple, sínplia. (b). adjektiboa. Konplikazio gutxiko egintza; baita kalitate edo egitura oso apaleko objektua. Se dice de los quehaceres u objetos simples. Konprak eittia baiño gauza sinpliagoik..., ba oixe be eztaki./ Jertse sinple batekin zoian eitte zeban otzakin.
sinplekeríxa, sinplekerixía. (c). izena. Sinplearen jokaera edo ekintza. Simpleza. Zure sinplekerixekin kokoteraiño nago.
sinplétu. (b). da-du aditza. XINPLETU (IRAINGARRIAGOA). Sinple bihurtu. Maria aspaldixan ziero sinpletuta dago.
siñátu. (d). da aditza. Aitaren egin. Santiguarse. Aittiaren ein ddot ero siñatu ein naiz. Don. Gutxi erabilia. Sin. aittiaren egin.
siñu, síñua. (d). adberbioa. Mueca. Orrek nere zer danak, kiñu danak eitteittu, nere siñu danak eitteittu. Don. Ia galdua.
síñuka. 1. síñuka. (d). adberbioa. Keinu arraroak eginez, berezkoak batik bat. Haciendo muecas o gestos raros, mayormente involuntarios. Orren aitta ola beti siñuka ibiltze zan gizon nerbioso bat zan.
Ik. imintzíño, kíñu. 2. siñuka. (d). adberbioa. (Oñati) "Burlando." (Izag Oñ).