Hiztegia
sinplétu. (b). da-du aditza. XINPLETU (IRAINGARRIAGOA). Sinple bihurtu. Maria aspaldixan ziero sinpletuta dago.
siñátu. (d). da aditza. Aitaren egin. Santiguarse. Aittiaren ein ddot ero siñatu ein naiz. Don. Gutxi erabilia. Sin. aittiaren egin.
siñu, síñua. (d). adberbioa. Mueca. Orrek nere zer danak, kiñu danak eitteittu, nere siñu danak eitteittu. Don. Ia galdua.
síñuka. 1. síñuka. (d). adberbioa. Keinu arraroak eginez, berezkoak batik bat. Haciendo muecas o gestos raros, mayormente involuntarios. Orren aitta ola beti siñuka ibiltze zan gizon nerbioso bat zan.
Ik. imintzíño, kíñu. 2. siñuka. (d). adberbioa. (Oñati) "Burlando." (Izag Oñ).
sisarda. Ik. satsarda. sistu. (d). da aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke. Apolillarse. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue. Sin. sitsak jan. Ik. zerénak jan, zeréndu. sosiau. Ik. soségau. suleku. Ik. suetxe.
sístima, sístimia. (b). izena. SISTEMA. Sistema, método. Lanik ein barik bizitzeko sistimia billau nai juat. SISTEMA entzuten da gero eta gehiago.
sistu. (d). da aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke. Apolillarse. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue. Sin. sitsak jan. Ik. zerénak jan, zeréndu.
sits. 1. síts, sítsa. (b). izena. Pipia; arroparena jatorriz. Adineko askok sits arroparena eta zeren egurrarena bereizten ditu. Dena dela gaur egun gehienbat sits entzuten da guztirako, eta zeren gutxi batzuek bakarrik darabilte, egurrarentzat. Polilla, de ropa. También carcoma de madera, junto con zeren. Oiñ eztau sitsak erropia jaten./ Sitsa asi jako sueluai.
Ik. zéren. sitsak jan. 1. sitsak jan. (b). Apolillarse la ropa. Sitsak jan zeban nere azkenengo trajia. Ik. sistu. 2. sitsak jan. (b). aditza. Carcomer la madera. Abiak sitsak janda dare.
Sin. zerénak jan, zeréndu. 2. sits, sitse. izena. (Leintz) Zimaurra. Ik. sats.
síts-bola, síts-bolia. (c). izena. SISBOLA. Arroparen sitsaren kontrako bola zuria. Bola de alcanfor. Traje poltsikoak sits-bolaz beteta dare./ Sisbola usaiña dago.
sí tta nó besteik jakin ez. (c). esapidea. Erderarik ez dakienak "si tta no besterik ez dakiela" esan izan du. Saber decir "sí y no" solamente. Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp.
Si tta no ta porakí.... (d). esaera. Lehenago haurrak eskolan hasten zirenean ez omen zekiten tutik ere erdaraz, eta, gure aita zenak zioenez, istribilu hau zen lehenengo ikasten zutena.
Si tta no ta porakí, auntzak erderaz baleki, kastellano marrano, para tí otro konejo.
situazíño, situaziñúa. (a). izena. Situación. Aren situaziñua be konprendidu ein bia da. Ik. egóera.
sítx eiñ. (d). du aditza. Jaso dugun testuinguruan, artilea fin-fin egin kardaz. Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Aniz. Sits egin izango dela uste dugu. Ik. sits.
sobárren, sobárrena. (c). izena. SOOBARREN. Sorobarrena. La parte más baja del labradío. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin, ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem./ Sobarrenian laga dot kotxia, igo ezindda.
Gure baserrian kaminoaren ondoari esaten zaio. Ant. soóguen.
sobízkar, sobizkárra. (d). izena. SOOBIZKAR, SOBIXKAR. Soro-bizkarra. La parte más prominente de la pieza. Sobixkarra ba aldapatik urrengo dagon bixkar-unia. Klem./ Gure sobixkarra ona da artuandako.
Gehienetan lekuizen bezala erabilia.
sobra. 1. sobra. (b). adberbioa. De sobra. Dirua sobra badaukazu, emoidazu./ Guardazobillak sobre dare emen.
2. sóbra, sóbrak. (a). izena. Hondarrak. Las sobras. Azkenak aillegau giñan da sobrak bakarrik artu giñuzen. Ondarrak edo sobrantiak ere esan ohi da zentzu beretsuan.
sóbrante, sóbrantia. (b). izena. SOBRANTE BARIK. Sobrante. Gure fabrikan sobrantiak kalera bialdu dittue. Norabaitera denboraz justu heltzen denean, SOBRANTE BARIK ailegatu dela esan ohi da. Diruaz eta beste gauza batzuez ere bai. Ik. sobrantixa.
sobrantixa. izena. (Antzuola) "Sobratzen dena; lujorik ez, gehiegikeriarik ez. Iñaxik eztauka sobrantixa haundirik./ Sobrantixa aundi barik bizi die Felipe-ta." (Lar Antz). Ik. sóbrante.