Hiztegia
senipárte, senipartía. (d). izena. Seme-alaba bakoitzak jasotzen duen herentzia partea. La parte de herencia que toca a cada hijo. Bakoitzak bere senipartia artu arren eztare itxuria konforme. Azen.: seníparte ere bai.
Sin. tokámen.
seníttarteko, seníttartekua. (c). izena. De la parentela, pariente. Gure senittartekua zan Laskurain alkatia. Urrin samarrekoa denean erabilia, gehienbat; hurrekoa denean senide.
senittásun, senittasúna. (c). izena. Ahaidetasuna, senidetasuna. Parentesco. Nik eztakitt ze senittasun dauken orrek eren artian.
sénper. (a). Testuinguru hauetan bakarrik erabilia, dakigunez: lana sénper eiñ. (c). esapidea. Lan asko, neurrigabe, egin. Gu lana senper einddakuak ga gaztetan./ Lana senper ein biakozu aurten titulua etara nai bozu. sénper ikúsi. (c). esapidea. Asko sufritu, gorriak ikusi. Pasau jat gerrikua, baiña senper ikusi dot miñekin. Klem./ Gerra ostian senper ikusittakua da familixa ori.
sénperrenak eiñ. esapidea. Senperrenak ein giñuzen etxe inguruan ura topatzen, da dana arpelik.
sentibéra, sentibería. (c). adjektiboa. Hunkibera. Sensible, sentido, -a. Ezotsen aittajuna il zala esan nai, oso sentiberia zan da. Sentiberia eta sentidua antzerakoak dira, baina badirudi lehenak zentzu zabalagoa duela, eta bigarrena berriz erraz mintzen direnez esaten dela, umeez, batik bat.
Ik. sentidu.
sentídu. 1. sentídu. (a). da-du aditza. Sentir(se). Nun sentitzen dozu miñ?/ Sentitzen dot, baiña alde ein biarra daukat./ Bakarrik sentitzen da.
2. sentídu. (b). du aditza. Zerbait entzun. Apreciar un sonido. Gabian eztot zure kotxia sentidu.
3. sentidu, sentidúa. (c). adjektiboa. Erraz mintzen dena, sentimentuak erraz mintzen zaizkiona. Sentido, el que se duele fácilmente. Oso ume sentidua da. Asarre eiñ ezkero betozkuakin daukazu egun guztia.
Ik. sentibéra. sentíduta. (c). adberbioa. Minduta. Neskatillia oso sentiduta dago bere egunian ezotselako erregaluik eiñ.
4. sentidu, sentidúa. (b). izena. Konortea. Sentido, conocimiento. Ez ei dau galdu sentidua./ Sentidua etorri jakonian kantuan asi ei zan.
SENTIDUA JOAN, GALDU, ETORRI. Sin. kónorte. 5. sentidu, sentidúa. (a). izena. Zentzua. Esan dozunak eztauka sentiduik.
6. sentiduta egon. (c). esapidea. Abere bat kumea egitear egon. Entrar en el preparto un animal.
Beixa sentiduta dago ta laster dou txalgintzia.