Hiztegia
semíllara, semíllaria. (c). izena. Mintegi itxia. Negu-udaberri aldera ortuari haziak ereiteko erabiltzen den porlanezko itxitura kristalez estalia. Semillero de hortalizas. Urtero artzen dou semillaran tomate eta pipar-landaria. Gurean hala deitzen zaio, baina zenbait etxetan azitoki. Basoko arbolak hartzekoari mintei edo muntei.
semínaixo. 1. Semínaixua. (a). izen propioa. UNED. Bergarako Seminarioa. Seminaixuan dare ikastolia ta UNED.
2. semínaixua. (b). izena. Apaizgaitegia. Seminario. Ni seminaixuan egondakua naiz.
sémola, sémolia. (d). izena. Sémola de trigo. Baiak lelengo zai-zabala botatzen eban, urrengo birriña, ta urrengo semolia. Semolia esaten jakon, pikorra. Semolia da gari-pikorra, ori dendatan saltzen zan zopia eitteko. “Sopa de semola”. Aniz.
sen, sena. (d). izena. Instintoa, animaliena batik bat. Umiak ezkutatzia da katuan sena.
senera etorri. (c). esapidea. (Bere) onera etorri.
senetik urten, etara.. esapidea. Bere onetik irten, atera. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekiala. (SM Zirik).
sendátu. SENDOTU. 1. sendatu, sendotu. (c). da-du aditza. Lodieran irabazi, loditu. Urtebetian asko sendatu da arbola au./ Metro erdi inguru sendotu dabe bidia eskoriakin. Edurra ere sendatu egiten da. Gabian edurra sendatu dau. Ostera, pertsonak eta animaliak gizendu, ez sendatu. Loditu gutxi entzuten zaie zaharrei.
2. sendátu, sendotu. (d). da-du aditza. Sega guztiz kamustu. Pikadura sendatu; loditu, alegia. Desafilar(se) la guadaña hasta tal punto que ya no se recupera afilando con la piedra. Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo; baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. Beraz, amostu baino gehiago da sendatu. Ik. amóstu.