Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
semetásun, semetasúna. (c). izena. Seme izaera legala.   Estatus de hijo. Mutillorrek ez ei dotsa umiai semetasunik emun nai.
semetzáko, semetzakúa. (d). izena. Seme-ordea, semetzat hartua. Don.
semíllara, semíllaria. (c). izena. Mintegi itxia. Negu-udaberri aldera ortuari haziak ereiteko erabiltzen den porlanezko itxitura kristalez estalia.   Semillero de hortalizas. Urtero artzen dou semillaran tomate eta pipar-landaria. Gurean hala deitzen zaio, baina zenbait etxetan azitoki. Basoko arbolak hartzekoari mintei edo muntei.
semínaixo.
© Ezezaguna
1. Semínaixua. (a). izen propioa. UNED. Bergarako Seminarioa. Seminaixuan dare ikastolia ta UNED.
2. semínaixua. (b). izena. Apaizgaitegia.   Seminario. Ni seminaixuan egondakua naiz.