Hiztegia
sats. 1. sats, sátsa. (a). izena. SITS (LEIN.). Zimaurra. Estiércol. Ortuandako abonuik onena, satsa. Sin. zimaur (Os.), sits (Lein.). Sin. zímaur. 2. satsa. (c). adberbioa. Ugari, edozenbat, dirua hitzaren ondoren eta beste banaka batzuen atzean jarrita. Muchísimo. Adverbio de cantidad que se pospone a unas pocas palabras. Dirua satsa ein juan taberniakin./ Perretxikua satsa egon dok aurten. Aurreko hitza NOR mugatu singularrean.
satsarda, satsardia. izena. (Antzuola) SISARDA (LEIN.). Sarda zuzena.
Lau aginduna da satsardia. (Lar Antz). Etim. sats+sarda
satséta, satsetía. (c). izena. Satsa "zimaurra" sorora edo zelaira ateratze eta zabaltze lana. Estercolamiento. Oinddio satsetak ein barik dauzkau. Sin. zimaurketa (Os.). Sin. zimáurketa.
sébo, sébua. (b). izena. Sebo. Emon dotsuen okeliak sebua besteik eztauka./ Pelotei, ondatu eztaittien, sebua emuten jakue.
seboliñ, seboliña. izena. (Leintz) Antzinako mutiko txikiak erabiltzen zituzten praka bereziak. "'Fraka arratedunak' o 'seboliña'. Estos 'pantalones' tenían la gran virtud de abrise automáticamente y dejar libres las posaderas en el preciso momento de agacharse el sujeto que los llevaba." (Aran Gatz, 73. o.).
séga, ségia. (b). izena. Guadaña. Segia pasau bia da etxeaurrian. Ik. kodáiñ. ségan. (b). adberbioa. Segando. Artistia da Tomas segan./ Segan pasau dou goiz guztia. segan eiñ. (a). aditza. Segarekin lan egin. Majo eitten dau zuen mutillak segan. ségia pikáu. (b). izena. Arek etxok sekula ikasiko segia pikatzen. Arek etxok sekula ikasiko segia pikatzen.
ségia zorroztu. (a). aditza. Afilar la guadaña. Sin. arráiztu.
segá-ánillo, segá-ánillua. (d). izena. Anillo de guadaña. Don.k sega-uztau edo sega-uztai deitzen dio.
segá-igétai, segá-igétaixa. (d). izena. SEGA-IGITAI, SEGA-IETAI, SEGA-ITEI. Garia, garoa, etab. ebakitzeko erabiltzen den igitai haginduna. Hoz de siega. Garixa ebaitzeko ietaixa esaten jakon, da gero artua ebaitzeko ero arbixa etaratzeko sega-igetaixa. Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don. Ik. igétai.
segámaillu, segámaillua. (c). izena. Sega pikatzeko mailu zabal kirten-motza. Martillo de picar guadañas. Junguria ta segamaillua. Don. Junguria eta segamailluak osatzen dutena: pikamailluak.
Ik. pikámaillu.
segápote, segápotia. (b). izena. SEGÁPOTO. Segarria gordetzen den potea. Beteizu urez segapotia./ Guk adarrakin einddakuai be segapotua esaten jau. Don.
ségarri, ségarrixa. (b). izena. Piedra de afilar guadañas. Segarrixa erabiltzen jakin ein bia da. Sin. arraitz. Ik. arráiztu, arríttu.
segi(du). (d). dio-du aditza. Jarraitu. Seguir. Lengo antzera segitzen dou./ Atzetik segidu dosta./ Lanai segi ein bia jako akabau arte. Lehen aldian segidu, baina infinitiboan, aginteran eta abar segi gehiago. Segi aurrera! Sin. jarráittu.
ségida, ségidia. (c). izena. Jarraipena. La continuación. Kantuen asieria badakitt, baiña segidia ez./ Lanak errez asten die; segidia emutia da zailla. SEGIDIA EMUN, batik bat.
Sin. segímen. ségidan. (c). esapidea. A continuación. Lenengo afaixa eingo da ta segidan bersolarixak./ Danok alkarren segidan gare listan.