Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
satero
sega-joku
sega-joku, sega-jokua. (b). izena. Segalarien arteko apustua edo lehiaketa.
segá-kérten, segá-kértena. (b). izena. Mango de guadaña.
segámaillu, segámaillua. (c). izena. Sega pikatzeko mailu zabal kirten-motza.   Martillo de picar guadañas. Junguria ta segamaillua. Don. Junguria eta segamailluak osatzen dutena: pikamailluak. Ik. pikámaillu.
segápote, segápotia. (b). izena. SEGÁPOTO. Segarria gordetzen den potea. Beteizu urez segapotia./ Guk adarrakin einddakuai be segapotua esaten jau. Don.
segári, segaríxa. (c). izena. SEGALARI. Segalaria. Joan zaitte segarixei ura eruatera.
© Jaione Isazelaia
ségarri, ségarrixa. (b). izena. Piedra de afilar guadañas. Segarrixa erabiltzen jakin ein bia da. Sin. arraitz. Ik. arráiztu, arríttu.
sega-uztau, sega-uztai. izena. Ik. segá-ánillo.
segi(du). (d). dio-du aditza. Jarraitu.   Seguir. Lengo antzera segitzen dou./ Atzetik segidu dosta./ Lanai segi ein bia jako akabau arte. Lehen aldian segidu, baina infinitiboan, aginteran eta abar segi gehiago. Segi aurrera! Sin. jarráittu.
ségida, ségidia. (c). izena. Jarraipena.   La continuación. Kantuen asieria badakitt, baiña segidia ez./ Lanak errez asten die; segidia emutia da zailla. SEGIDIA EMUN, batik bat. Sin. segímen. ségidan. (c). esapidea. A continuación. Lenengo afaixa eingo da ta segidan bersolarixak./ Danok alkarren segidan gare listan.
ségidan. (c). esapidea. A continuación. Lenengo afaixa eingo da ta segidan bersolarixak./ Danok alkarren segidan gare listan.
segímen, segiména. (c). izena. Jarraipena.   Continuación. Diarra batetik bestera, segimena, zein dda sokian moduan, kilometruen moduan. Hil. Sin. ségida.
segittúan. (b). adberbioa. SEGIDÚAN. Berehala.   Enseguida. Etxoidazu puxkat, segittuan nator ta. Sin. beláxe.