Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
satandéra
segá-ánillo
segá-ánillo, segá-ánillua. (d). izena. Anillo de guadaña. Don.k sega-uztau edo sega-uztai deitzen dio.
segá-igétai, segá-igétaixa. (d). izena. SEGA-IGITAI, SEGA-IETAI, SEGA-ITEI. Garia, garoa, etab. ebakitzeko erabiltzen den igitai haginduna.   Hoz de siega. Garixa ebaitzeko ietaixa esaten jakon, da gero artua ebaitzeko ero arbixa etaratzeko sega-igetaixa. Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don. Ik. igétai.
sega-joku, sega-jokua. (b). izena. Segalarien arteko apustua edo lehiaketa.
segá-kérten, segá-kértena. (b). izena. Mango de guadaña.
segámaillu, segámaillua. (c). izena. Sega pikatzeko mailu zabal kirten-motza.   Martillo de picar guadañas. Junguria ta segamaillua. Don. Junguria eta segamailluak osatzen dutena: pikamailluak. Ik. pikámaillu.
segápote, segápotia. (b). izena. SEGÁPOTO. Segarria gordetzen den potea. Beteizu urez segapotia./ Guk adarrakin einddakuai be segapotua esaten jau. Don.
segári, segaríxa. (c). izena. SEGALARI. Segalaria. Joan zaitte segarixei ura eruatera.
© Jaione Isazelaia
ségarri, ségarrixa. (b). izena. Piedra de afilar guadañas. Segarrixa erabiltzen jakin ein bia da. Sin. arraitz. Ik. arráiztu, arríttu.
sega-uztau, sega-uztai. izena. Ik. segá-ánillo.
segi(du). (d). dio-du aditza. Jarraitu.   Seguir. Lengo antzera segitzen dou./ Atzetik segidu dosta./ Lanai segi ein bia jako akabau arte. Lehen aldian segidu, baina infinitiboan, aginteran eta abar segi gehiago. Segi aurrera! Sin. jarráittu.
ségida, ségidia. (c). izena. Jarraipena.   La continuación. Kantuen asieria badakitt, baiña segidia ez./ Lanak errez asten die; segidia emutia da zailla. SEGIDIA EMUN, batik bat. Sin. segímen. ségidan. (c). esapidea. A continuación. Lenengo afaixa eingo da ta segidan bersolarixak./ Danok alkarren segidan gare listan.