Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sartu-úrten
sasoia da...
sasoia da.... (c). esapidea. (adierazkorra.) Denpora asko da. Sasoia da autobusa pasau dala...
sasoiko. 1. sasoiko, sasoikúa. (b). izenlaguna. SASOÉKO. Sasoi onekoa. Gaztea ere bai.   Vigoroso, joven. Belaxe eittue bedarretak, sasoiko mutillak dauzka etxian da./ Sasoiko jentia bia da basora egurretara joateko. 2. sasoiko, sasoikua. (b). izenlaguna. Garaikoa, garaiari dagokiona. Sasoiko frutia jan bia da. Sasoian sasoiko gauzak. esaera. Garai bakoitzean garaiari dagozkionak egin izan direla edo egin behar direla. Sin. parian pareko.
sasoiz. (b). adberbioa. Garaiz. Sasoiz aillegatzen banaiz, biarko bazkaixa preparauko dot.
sasondu. aditza. "Janaria bigundu, ahuldu. Sagar onek onenak emon dittue, ziero sasondu die." (Lar Antz)
© Jaione Isazelaia
saspilla, sáspillia. (c). izena. Sats pila.   Montón de estiércol, estercolero. Ondarrak saspillara botatzeittue./ Sooko saspillak zabaldu bia die.
sáspilla-óndo, sáspilla-ondúa. izena. Soroan zimaur-pilla egondako lekua, oso "onuratsua".   El lugar donde ha habido un montón de estiércol, terreno muy abonado. Aintxiñako nausixana: —Ze artuak eta onak dare aurten? —Bai, saspilla-onduan da bai, baiña... —Eta dana saspilla-ondo ezin leike eiñ, ala?—, nausixak. Klem.
sastai, sastaixa. izena. (Eibar) "Sats-tegia.  Parte de la cuadra donde se tumban los ganados." (SB Eibetno).