Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sarri
sásitza
sásitza, sásitzia. (b). izena. (adierazkorra.) Sasi askoko lekua.   Zarzal. Zuen etxaburuan jaok sasitzia./ Sasitzatik urten ezindda kristonak ein giñuztan. Sin. sasíarte.
sasí-zierre, sasí-zierria. (c). izena. Sasiz eginiko hesia. Sin. eskéra.
saskaldu. aditza. "Haunditu, eman. Jertzia saskalduta dao; ziero saskalduta geatu jat." (Lar Antz).
saskara, saskarie. adjektiboa. (Aramaio) Pertsona nagi eta zikina.
sasóe, -i. 1. sasóe, -i, sasóia. (b). izena. Garaia.   Epoca, tiempo. Sasoi artan etzeuan ainbeste kotxe./ Keixia ezta sasoe ontakua, udaberrikua baiño. Ik. urté-sásoe, -i. sasoetáko, sasoetakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) Aspaldikoa, honelakoetan: Sasoetako kontuekin zatoz... sasoia da.... (c). esapidea. (adierazkorra.) Denpora asko da. Sasoia da autobusa pasau dala... sasoiz. (b). adberbioa. Garaiz. Sasoiz aillegatzen banaiz, biarko bazkaixa preparauko dot. 2. sasóe, -i, sasóia. (b). izena. Vigor, fortaleza, estado de salud. Pelotari orrek jaukak sasoia./ Atzo gabian sasoian genden, kopa mordua jota. sasoian egon. (b). esapidea. Osasuntsu edo forman egon. Sasoian dago oinddio Lejarreta.
sasoetáko, sasoetakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) Aspaldikoa, honelakoetan: Sasoetako kontuekin zatoz...
sasoia da.... (c). esapidea. (adierazkorra.) Denpora asko da. Sasoia da autobusa pasau dala...
sasoiko. 1. sasoiko, sasoikúa. (b). izenlaguna. SASOÉKO. Sasoi onekoa. Gaztea ere bai.   Vigoroso, joven. Belaxe eittue bedarretak, sasoiko mutillak dauzka etxian da./ Sasoiko jentia bia da basora egurretara joateko. 2. sasoiko, sasoikua. (b). izenlaguna. Garaikoa, garaiari dagokiona. Sasoiko frutia jan bia da. Sasoian sasoiko gauzak. esaera. Garai bakoitzean garaiari dagozkionak egin izan direla edo egin behar direla. Sin. parian pareko.