Hiztegia
sasiókan, sasiokána. (d). izena. . PRUNUS SPINOSA. Elorrarantza beltza. Endrina, endrino. Ik. okán txímillo.
sasitxori, sasitxoríxa. (d). izena. (Soraluze) prunella modularis, hyppolais polyglota. Prunella modularis (acentor) eta hyppolais polyglota (zarcero).
sásitza, sásitzia. (b). izena. (adierazkorra.) Sasi askoko lekua. Zarzal. Zuen etxaburuan jaok sasitzia./ Sasitzatik urten ezindda kristonak ein giñuztan.
Sin. sasíarte.
sasóe, -i. 1. sasóe, -i, sasóia. (b). izena. Garaia. Epoca, tiempo. Sasoi artan etzeuan ainbeste kotxe./ Keixia ezta sasoe ontakua, udaberrikua baiño. Ik. urté-sásoe, -i. sasoetáko, sasoetakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) Aspaldikoa, honelakoetan: Sasoetako kontuekin zatoz... sasoia da.... (c). esapidea. (adierazkorra.) Denpora asko da. Sasoia da autobusa pasau dala... sasoiz. (b). adberbioa. Garaiz. Sasoiz aillegatzen banaiz, biarko bazkaixa preparauko dot. 2. sasóe, -i, sasóia. (b). izena. Vigor, fortaleza, estado de salud. Pelotari orrek jaukak sasoia./ Atzo gabian sasoian genden, kopa mordua jota.
sasoian egon. (b). esapidea. Osasuntsu edo forman egon. Sasoian dago oinddio Lejarreta.