Hiztegia
sasieskolia eiñ. esapidea. (Oñati) Txarritan egin, piper egin. Sin. eskuela martxando eiñ (Elgeta). Sin. txarríttan eiñ.
sasijakíntsu, sasijakintsúa. (b). izena. Jakintsu ustekoa, jakintsu itxura eman nahi duena, izan gabe. Ezixok kasoik eiñ sasijakintsu orri, etxaukak ideaik pe ta.
sasíko, sasikúa. (d). izena. SASIKUME. Berez, ezkontzaz kanpo jaiotako haurra. Baina hemen, ospiziotik ekarritako umeei esan izan zaie, beste izen askoren artean. Hospiciano, niño traído de la inclusa. Sasikuak esate jakuen lenao ospiziotik ekartzen zienak pe. Klem.
Ik. erríko, kajáko, óspizioko.
sasilétrau, sasiletráua. (b). izena. Jakintsu ustekoa. Sabiondillo, que tiene conocimientos pero no muy bien asimilados. Preguntaixok Perikoi. Arek jakingo jok, sasiletrau xamarra be badok eta.
sasiókan, sasiokána. (d). izena. . PRUNUS SPINOSA. Elorrarantza beltza. Endrina, endrino. Ik. okán txímillo.
sasitxori, sasitxoríxa. (d). izena. (Soraluze) prunella modularis, hyppolais polyglota. Prunella modularis (acentor) eta hyppolais polyglota (zarcero).