Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
santu
sardíña-zar
sardíña-zar. 1. sardíña-zar, sardíña-zarra. (c). izena. Gatzetako sardina.   Sardina en salazón. Egarrixa nai bozu sardiña-zarrak jan. 2. sardíña-zar, sardíña-zarra. (d). izena. Guardia zibilei ematen zitzaien mespretxuzko deikera. An, bajatozak sardiña-zarrak. Eta alderantziz ere bai: Zer, jango jittuau guardazibill batzuk sardau botilla batekin? Gu soldau gendenian da betik esaten giñuan: «Meriendatzeko bajak ezer?». «Ba nik emen guardazibill batzuk bajauzkat». Don.
sare. 1. sare, sária(k). izena. Red(es) de pesca. Artu sariak eta guazen eskaillutara. Pluralean, normalean. Sin. arrástel. 2. sare, saría. (b). izena. Red, en general. Saria ipiñi dabe frontoian pelotiak iges eiñ ezteixen. Ik. alánbre-sáre. 3. sare, saría. (c). izena. Pita edo plastiko sarezko poltsa, gure gazte denboran oso modan zegoena.   Bolsa-red de pita o plástico. Artu saria ta joan ogittara. 4. sare, saría. (c). izena. Cada largo cuando se corta la hierba, etc., a guadaña. Sekula-bedar puxkat ekarrik; pare bat sare naikua izangok./ Bedarra saretan ebaitzen da. Belarra edo edozer segaz edo makinaz ebagitzerakoan SÁRETAN ebagitzen da. Sarea zelaian geratzen den belar-ilara bakoitza da. SÁRETAN BATU: belarra ilaratan batu. Bedarrondua iluntzian saretan batu izan da intz puskat eiñenan be. 5. sare, saría. (d). izena. Dolareko sarea. Egurrezkoa Sarian zapaltzen da (mahatsa), amen, barruan. Orra bota, zapaldu ta berdinddu. Don.