Hiztegia
sarbo, -u, sarbúa. (c). izena. SARGO, -U. gobitis barbátula. Gure erreketan oso ugari zegoen arraintxoa, eskailuaren tamainu ingurukoa, potoloagoa eta finagoa. Sargo Sarbuak geldi-geldi egoten die arripian.
sarbó-éskaillu, sarbó-éskailluak. (d). Sarboak eta eskailuak nahasi. Horrela izendatzen dira sarez harrapatzean nahasian gelditzen direlako, eta jan ere nahasian egiten direlako. Gaur sarbu-eskailluak jauzkau afaltzeko./ Sarbo-eskaillutara joaittuk Ataunera.
sárda. 1. sarda, sardía. (b). izena. Zurezko kirtena eta burdinazko hortz luze eta zorrotzak dituen esku-tresna. Rastro, horca. Artu sardia ta guazen azpixak etaratzera. Bi sarda klase daude nagusiki: hortzak aurrera begira dituena eta behera begira dituena. Lehenari aurrera-sarda edo sarda-zuzen deitzen zaio, eta bigarrenari atzera-sarda edo sarda-oker. Ik. adarsárda. 2. sarda, sardia. izena. (Eibar) Cepillo de limpieza industrial hecho de alambre u otro material.
sárdandei, sárdandeixa. (d). izena. Sagardotegia. Sidrería. Euki zeben sardandeixa ipinitta be. Eli./ Lenao Amatiñon be bazuan sardanteixa. Klem.
Orain, gure herrian sardandegirik ez dagoenean, SARDAUTEGI edo SAGARDOTEGI hitzak nagusitu dira. Ik. árdandei.
sárdiña, sárdiñia. (a). izena. Sardina.
Bat, bi, iru eta lau, sardiña bakalau. (b). esaera. (haur hizkera.) Haur esaera. sardíña ázur, sardíña azúrra. (b). izena. La espina de la sardina.
sardíña búru, sardíña burúa. (b). izena. La cabeza de la sardina. Hitz biak konposatu gisa edo bereizita ahoskatu ohi dira.