Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sanokeríxa
santútu
santútu. (b). da-du aditza. Santu bihurtu. Len be etzan zuzena baiña aspaldixan ezta asko santutu./ Indurain laster santutuko dabe.
sántutxu, sántutxua. (c). izena. Bide bazterreko ermita txikia. Eliza bide nagusitik aparte zegoenean, santutxua egin ohi zen bide bazterrean; hau da Elosu, Ubera eta San Juango kasua, adibidez.   Humilladero. Santutxu parian egon da akzidentia./ Santutxupian egon ga zaparrara denporan. Bestelako edozein kapera txiki ere bai.
© Ezezaguna
sapái, sapáixa. (b). izena. Sabaia.   Pajar. Baserri gehienetan, belarrondoa eta lastoa gordetzen den teilatu ondoko lekua. Julian sapaixan da bedarrondua botatzen. Ik. ao-sápai, bandíxo, gánbara.
sapéro, saperúa. (c). izena. Artirina edo zaia urarekin nahastuta egiten den orea, oiloei ematen zaiena.   Revuelto hecho de harina de maíz o salvado y agua. Sapero puxkat gertaizu oilluendako. Jaki bat oso likea edo «aretsua» dagoenean konparazio gisa esana: Saperua emoten zeban etara zoskuen legatzak. Inoiz, «zozo, lelo» zentzuan esaten zaie pertsonei: Isildu ari, sapero!
sapo. Ik. zapo.
saráketa, saráketia. (d). izena. Lurra saratze lana. Saraketia lan astuna jartzen dok. SARÁKETAN. adb. Saratzen. Goiz guztia saraketan jardun giñuan. Ik. sarátu.