Hiztegia
santútu. (b). da-du aditza. Santu bihurtu. Len be etzan zuzena baiña aspaldixan ezta asko santutu./ Indurain laster santutuko dabe.
sántutxu, sántutxua. (c). izena. Bide bazterreko ermita txikia. Eliza bide nagusitik aparte zegoenean, santutxua egin ohi zen bide bazterrean; hau da Elosu, Ubera eta San Juango kasua, adibidez. Humilladero. Santutxu parian egon da akzidentia./ Santutxupian egon ga zaparrara denporan. Bestelako edozein kapera txiki ere bai.
sapái, sapáixa. (b). izena. Sabaia. Pajar. Baserri gehienetan, belarrondoa eta lastoa gordetzen den teilatu ondoko lekua. Julian sapaixan da bedarrondua botatzen. Ik. ao-sápai, bandíxo, gánbara.
sapéro, saperúa. (c). izena. Artirina edo zaia urarekin nahastuta egiten den orea, oiloei ematen zaiena. Revuelto hecho de harina de maíz o salvado y agua. Sapero puxkat gertaizu oilluendako.
Jaki bat oso likea edo «aretsua» dagoenean konparazio gisa esana: Saperua emoten zeban etara zoskuen legatzak. Inoiz, «zozo, lelo» zentzuan esaten zaie pertsonei: Isildu ari, sapero!