Hiztegia
Santó-mártiri, santó-mártirixak. (d). izena. San Emeterio eta Zeledonio. San Marzialgo uraundixak eruan ebala elizia esaten dabe. Santo-martirixak e, Debatik ekarri ei zittuen, Debako plaiati. Aniz. Mertzedesek, ostera, SANTA MARTIRI dio: Neguan dago Santa-martirixen zera.
Ik. Sán Mátei.
santu. 1. sántu, sántua. (a). izena. Santo.
santu-arpegíxa euki. (b). esapidea. Tener cara de santo.
sántu-sántu(a) ez izan. esapidea. SÁNTU-SÁNTU EZ IBILLI, EGON. Gauza bat oso ona ez izan edo egon. Gaur eztago egualdi santu-santua ta obe dou Urbixara ez joatia./ Nere kotxia ezta santu-santua, ta kontuz ibilli./ Aspaldixan osasunez enabill santu-santu.
ze santuren izenian. (b). esapidea. Zer arraiogatik. Ze santuren izenian egin bia juau erek nai dabena? 2. sántu, sántua. (c). izena. Kajatxo baten barruan dagoen santuaren irudia, etxez etxe ibiltzen dena. Aldai auzoan San Kristobalena, adibidez. Uberan, ostera, Arantzazuko Amabirjinarena ibiltzen da. Ik. amábirjiña. 3. sántu, sántua(k). izena. Dibujos, ilustraciones o fotos de un libro o revista. Zetan diarduzu LIB artuta, santuak ikusten?/ Liburuko santuei begira pasatzen dau denporia gure mutikuak. Pluralean ia beti.
santuártu, santuartua(k). izena. Enchufado, protegido. Gerra ostian alkatian santuartuendako izate zittuan kargu guztiak./ Diretoriak eta bere bi ero iru santuartuk nai daben guztia eitten dabe.
Ik. izena+artua.