Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sankristau
santíago ságar
santíago ságar, santíago sagárra. (c). izena. Santiagotarako edo abuzturako etortzen den sagar trinko, lodikote eta gorrixka.   Manzana de Santiago. Gogorra izaten da santiago sagarra.
© BUA, Juan Idigoras
Santíaguak. (c). Basalgoko eta Goimendiko jaiak, besteak beste. Uztailak 25 Santiagotan Uberatik Goimendira joate giñan./ Santanderko portuan gizon batek esan ei zotsan basarrittar bati: eztakizula zenbat balio daben aurreko barku orrek? Eta onek kontestau: esaidazu zeuk lelengo zenbat balio daben Santiago-Santanetako zaparrariak. Klem. Santiago-Santanetako eurixa, urte guztiko ogixa. esaera. Garai horretako euria urre-gorria da baserritarrentzat: artoa, baba, leka, tomatea... euri-egarri izaten delako. (Santiago: uztailak 25; Santa Ana: uztailak 26).
© BUAko guztiak
Santikúrutz. San Juango Irazabal Egiko auzuneko ermita; maiatzak 3, eguna.   Santa Cruz. Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz.
Santó-mártiri, santó-mártirixak. (d). izena. San Emeterio eta Zeledonio. San Marzialgo uraundixak eruan ebala elizia esaten dabe. Santo-martirixak e, Debatik ekarri ei zittuen, Debako plaiati. Aniz. Mertzedesek, ostera, SANTA MARTIRI dio: Neguan dago Santa-martirixen zera. Ik. Sán Mátei.
santu. 1. sántu, sántua. (a). izena. Santo. santu-arpegíxa euki. (b). esapidea. Tener cara de santo. sántu-sántu(a) ez izan. esapidea. SÁNTU-SÁNTU EZ IBILLI, EGON. Gauza bat oso ona ez izan edo egon. Gaur eztago egualdi santu-santua ta obe dou Urbixara ez joatia./ Nere kotxia ezta santu-santua, ta kontuz ibilli./ Aspaldixan osasunez enabill santu-santu. ze santuren izenian. (b). esapidea. Zer arraiogatik. Ze santuren izenian egin bia juau erek nai dabena?
© Jaione Isazelaia
2. sántu, sántua. (c). izena. Kajatxo baten barruan dagoen santuaren irudia, etxez etxe ibiltzen dena. Aldai auzoan San Kristobalena, adibidez. Uberan, ostera, Arantzazuko Amabirjinarena ibiltzen da. Ik. amábirjiña.
3. sántu, sántua(k). izena. Dibujos, ilustraciones o fotos de un libro o revista. Zetan diarduzu LIB artuta, santuak ikusten?/ Liburuko santuei begira pasatzen dau denporia gure mutikuak. Pluralean ia beti.