Hiztegia
santíago ságar, santíago sagárra. (c). izena. Santiagotarako edo abuzturako etortzen den sagar trinko, lodikote eta gorrixka. Manzana de Santiago. Gogorra izaten da santiago sagarra.
Santíaguak. (c). Basalgoko eta Goimendiko jaiak, besteak beste. Uztailak 25
Santiagotan Uberatik Goimendira joate giñan./ Santanderko portuan gizon batek esan ei zotsan basarrittar bati: eztakizula zenbat balio daben aurreko barku orrek? Eta onek kontestau: esaidazu zeuk lelengo zenbat balio daben Santiago-Santanetako zaparrariak. Klem. Santiago-Santanetako eurixa, urte guztiko ogixa. esaera. Garai horretako euria urre-gorria da baserritarrentzat: artoa, baba, leka, tomatea... euri-egarri izaten delako. (Santiago: uztailak 25; Santa Ana: uztailak 26).
Santikúrutz. San Juango Irazabal Egiko auzuneko ermita; maiatzak 3, eguna. Santa Cruz. Len konjurua be eitten zan. Maietzan iruan asten zan, Santikurutz egunian. Mertz.
Santó-mártiri, santó-mártirixak. (d). izena. San Emeterio eta Zeledonio. San Marzialgo uraundixak eruan ebala elizia esaten dabe. Santo-martirixak e, Debatik ekarri ei zittuen, Debako plaiati. Aniz. Mertzedesek, ostera, SANTA MARTIRI dio: Neguan dago Santa-martirixen zera.
Ik. Sán Mátei.