Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
salúdau
Sán Berde etorriko da
Sán Berde etorriko da. (d). esapidea. Umeei beldurra sartzeko zera esan ohi zen:. Jaizu jan, bestela san Berde etorriko da eta. Ez dakigu zein demontre den san Berde hori.
San Bizente. izen propioa. San Bizente otza, neguan biotza. (c). esaera. San Bizente eguna (urtarrilak 22). Parteittiko jaiak.
© Jaione Isazelaia
san blas-ópill, san blas-opílla. (b). izena. SANBLAS, -A. Torta muy rica que se bendice y come el día de San Blas. Emen inguruan oittura aundixa dago San Blas-opilla jateko./ Sanblasa jan dot. Duela gutxirarte etxean egin ohi zen, baina aspalditxoan gozotegiak eta okindegiak hasi dira, eta ia hilabetean ibiltzen dira bueltaka. Ogia anis gustuarekin jan ohi dugu otsailean, labe berean egiten dira eta. Eibartik zabaldu da ohitura beste herrietara.
sandiós!. 1. sandios!. (b). interjekzioa. Juramento bastante usado. Sandios! Ainbeste lan eiñ da alperrik. 2. sandiós izan. (c). esapidea. (adierazkorra.) Norbait handiustekoa dela esateko konparaketa gisa erabilia honelakoetan: Batzuek sandios diela uste juek eta gero ezebez./ Ze uste jok pa orrek, sandios dala, ala?
sangrádero, sangráderua. (c). izena. Baserri bidetan urarentzat dauden zangak.   Zanjas de desagüe en los caminos de los caseríos. Sangraderuak garbitzera joan da, eurixa gogor da ta. Ubera aldean batik bat. Erreten ere bai zentzu berdinean. Oñatin zumetaitz. Ik. erréten.
saníau. (b). da-du aditza. Osatu.   Curar, sanar. Akzidentia euki zeban da oinddio ezta saniau. Sin. osátu.
sanidáde, sanidadía. (b). izena. (adierazkorra.) Patxada handia Lanera joan barik eta telefonoz abixau bez; ik daukak sanidadia./ Arek daukan sanidadiakin oinddio galanta aziko da.
© Jaione Isazelaia
san jóse lora, san jóse loria. (b). izena. . primula vulgaris.. Primavera, vellorita. Bost petaloko lora hori hau oso ezaguna da, lehenengo irteten dena izateaz gain oso ugaria delako udaberri hasieran, San Jose egun inguruan.