Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
saltsa perretxíku
san juan sagar
© Jaione Isazelaia
san juan sagar, san juan sagarra. (b). izena. Uda hasieran heltzen den sagar estimatua.   Manzana de San Juan. Gozuak die san juan sagarrak garratz ikutu orrekin.
© Aitor Usobiaga
San Juán su, San Juán suak. (a). izena. San Juan bezpera gauean (ekainak 23) egiten den sua.   Fogata de San Juan. Urtero eitten die gurian san Juan suak. Zera kantatzen zen: San Juan San Juan berde, subiak eta zapuak erre, artuak eta garixak gorde, biba san Juan berde!
© BUAko guztiak
san martiñ, san mártiñak. (a). Irailak 16, San Martin Agirrekoaren jaiak. Horretaz gain badira beste bi san Martin egun: Tours-ekoa azaroaren 11n, eta Paskua san Martingo (San Martin obispoa) udaberrian, Paskua astelehenean, Ozaetako jaiak. Ik. Paskúa Udaberríko.
San Simon eta San Juda. izen propioa. SAN SIMON. Urriak 27.
Sanantonábat. (b). toponimoa. San Anton abata. Urtarrilak 17. Bergarako ermita eta auzo ezaguna. Sanantonabat egunian aintxintxika karreria egoten da urtero./ Guazen Sanantonabatéra. Bitxia bada ere, hitz bakar bat bezala ahoskatu ohi da normalean.
Sán Berde etorriko da. (d). esapidea. Umeei beldurra sartzeko zera esan ohi zen:. Jaizu jan, bestela san Berde etorriko da eta. Ez dakigu zein demontre den san Berde hori.
San Bizente. izen propioa. San Bizente otza, neguan biotza. (c). esaera. San Bizente eguna (urtarrilak 22). Parteittiko jaiak.
© Jaione Isazelaia
san blas-ópill, san blas-opílla. (b). izena. SANBLAS, -A. Torta muy rica que se bendice y come el día de San Blas. Emen inguruan oittura aundixa dago San Blas-opilla jateko./ Sanblasa jan dot. Duela gutxirarte etxean egin ohi zen, baina aspalditxoan gozotegiak eta okindegiak hasi dira, eta ia hilabetean ibiltzen dira bueltaka. Ogia anis gustuarekin jan ohi dugu otsailean, labe berean egiten dira eta. Eibartik zabaldu da ohitura beste herrietara.