Hiztegia
sáltanduan. (d). adberbioa. (Osintxu) Abadeak dotrina SALTANDUAN galdetzen ziela dio Hilarik, ez jarraian, alegia. Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin e, da saillian, e. Da! oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua... Hil.
saltíauta. (c). adberbioa. Batzuek bai eta beste batzuek ez. Salteado. Etzan egunero etortzen. Astelenian, eguenian urrengo, ola saltiauta./ Ezizu danak saillian artu. Bat emendik, beste bat andik..., saltiauta.
sálto. 1. sálto, sáltua. (a). izena. Salto. Zelako saltuak jote zittuan zuen astakumiak.
salto baten. (b). adberbioa. Azkar-azkar. Joan zaittez salto baten dendara eta ekarrizu olixua. sálto eiñ. (a). du aditza. Saltar. Salto eitterakuan apurtu dau ankia.
sáltoka. (a). adberbioa. Saltando. Obe gaiñian saltoka dabitz.
sáltuan. (c). adberbioa. De un salto. Saltuan pasau dot errekia. Ik. sokásalto. 2. sálto, sáltua. (d). izena. Abere arrak (idiskoak, zaldiak...) emeari egiten dion estaltze saio bakoitza. Len be eittue pare bat salto eta beste batekin naikua izango da. Jabeek hartarako elkartzen dituztenean erabilia, gehienbat.
3. sálto, sáltua. (a). izena. (adierazkorra.) Aldea. Diferencia. Zuk esandakuan eta periodikokuan artian salto dezentia dago./ Ogei milla duro inguru kostako jatzu. Or ibilliko da salto aundirik barik.
sáltsa. 1. saltsa, saltsia. (a). izena. Salsa de una comida. Eta gaiñian okelia saltsan jan dou./ Saltsia oso meia urten jako.
sáltsa berdían. adberbioa. A la salsa verde. Legatza saltsa berdian jarrikot.
Legatza edo bakailaua prestatzeko era. Azen.: saltsá-berdian ere bai. 2. saltsa, saltsía. (b). izena. Lío, enredo, follón. Arek saltsia bia dau bizitzeko./ Azelakotxe saltsiak urten daben gure taillerrian.
gizúrra ta saltsía besteik ez euki. (b). esapidea. Gezurtia izan. Orrek gizurra ta saltsia besteik eztauka.