Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sagúzar
sakátu
sakátu. (b). dio aditza. Presionar, empujar hacia abajo, prensar. Sakatu tinbriai, aber iñor dauan./ Medikuak indar guztiakin sakatu dost bixkarrian. ederra sakatu. (c). esapidea. Engañar, tomar el pelo, timar. Ederra sakatu zoskuen Portugalen wiskixakin./ Ederra sakatu dotsue kotxiakin.
sakáu. (c). aditza. Sakea atera pelotan. Sin. sakia etara.
sáke. 1. sáke, sákia. (a). izena. Pelotan eta abar, tanto bakoitzeko lehen pelotakada.   Saque. Sakiak iru errestuak bi. Ik. érrestu. 2. sáke, sákia. (b). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasun handia.   Apetito, capacidad de comer. Kriston sakia jaukak Pellok. 3. sáke, sákia(k). izena. Ateraldi zorrotzak, zelebreak edo barregarriak.   Agudezas. Jo, ik botatzeittuk sakiak./ Arek bajauzkak sake batzuk tripak botatzekuak. Pluralean batik bat. SAKIAK EUKI edo BOTA, batik bat.
sáko eiñ. (d). esapidea. (eufemismoa.) Beretzat hartu dirua bide okerretik.   Apropiarse indebidamente del dinero. Gauza bat erdibana danian, da orrek sako, bere poltsikorako ein ddabela. Klem./ Bidegintzarako apartauta zeren diruak sako ein jittuan Basotxoko Gillermok.
sako euki. esapidea. (Aramaio) "Tener resuelto. Oingo androk bizimorue sako raukie." (Orm Aram).
sákon. 1. sakon, sakóna. (b). adjektiboa. Profundo, -a. Potzu sakonak dare errekan./ Oso gauza sakonak esaittu Azurmendik./ Etzaitzez joan ur sakonetara. Ik. ur sákon, uráundi. 2. sakon, sakóna. (b). adjektiboa. Edukiera handiko platerez esan ohi da. Platerak bi klasetakoak dare: sakonak eta azalak. Ant. zapal, azal. 3. sakon. (b). adberbioa. Sakonki.   Profundamente. Sakon artu arnasa./ Kontuz, sakonegi ez jo atxurrakin, tubuak dare ta.
© Jaione Isazelaia
4. sakon, sakóna. (c). izena. Hondonada, parte baja de un vallecito. Beixak beeko sakonera iges ein dabe. Ik. sakónuna, -e.