Hiztegia
saill, sáilla. (b). izena. Lur zatia. Terreno, trozo de terreno. Errekiaz bestaldetik pe badaukau saill bat./ Ni obetik jaiki orduko sailla zeukan ebáitta./ Arto-sailla apurtu dau beixak.
Saill bat daukagula halako lekutan esaten denean, lur-zati baten jabe garela diogu, eta halako lekutan sail bat ebaki dugula badiogu, lur-zatiaren puxketa bat ebaki dugula. Azkenengo esaldian ez da ulertzen behiak arto-sail osoa apurtu duenik, pusketa bat baizik.
saillían. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Bereizketarik egin gabe, asko. Sin hacer excepciones, indiscriminadamente, muchos. Zezenak saillian eretxi zeban jentia./ Suspensuak saillian etaratzeittu./ Aspaldixan Bergak partiduak saillian galduittu./ Kanpuen e emakumiak danak saillien eitte eben lana. Mertz./ Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin da saillian, e. Da!, oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil.
SAILLIAN-SAILLIAN ere bai honelakoetan: Mozkorra saillian-saillian jabik kalian.
sáio, sáiua. (c). izena. SAIXO. Ekinaldia. Sesión de trabajo, juego, etc. Bazkalostian karta-saio majua ein giñuan./ Aizu Mari, eingou beste saio ori? (esapide pikaroa). Hitz gutxi erabilia.
sakabanátu. (b). da-du aditza. Dispersar(se). Manifestaziñua laster sakabanatu zeban poliziak./ Gerratian sakabanatu zan jentia poliki-poliki asi zan etxeratzen.
sakabi, sakabixa. izena. "La trampa casera de madera para coger ratas, con una madera pesada que las coge debajo." (Izag Antz).
sakailla. izena. (Antzuola) SAKEILLA. "Garia ebakitakoan geratzen den galtzua eta belarra." (Lar Antz).
sakalabanda. izena. (Leintz) "Juego del marro en el que, en este caso, los gritos de guerra eran: sakalabanda... banda y sakalobispo... bispo." (Aran Gatz).