Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
sabéloi
sáieski
sabéloi, sabéloixa. (d). izena. Sabel-lohia. Umeak jaio berrian izan ohi duten kaspa.   Caspa infantil. Umiak eta jaio-berixan eukitze zebena; oiñ aiña etzittuan baiñau be itten-da, sendo sendua igual eukitze juen zera, sabeloixa. Klem.
sábi. 1. sabi, sabíxa. (d). izena. Txertatu gabeko fruta arbola landarea. "La planta de un año o menor." (Izag Antz) Ik. sagar-sábi.
© Jaione Isazelaia
2. sabi, sabixa. "Lurrari loreak edo zuhaitzak kendutakoan gelditzen zaion sustrai fin-fina. Sabiz beteta dago tiestua eta lurra aldatu biko jau lorei." (Lar Antz).
sabóre, saboría. (b). izena. Sabor, gusto. Sabore onekua da sagar klase au.
© Jaione Isazelaia
ságar, sagárra. (a). izena. . malus domestica. Manzana, manzano. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. jansagar, jansagarra. izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). sagarra jo. (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko. Ik. sagárra jóteko mákina.
© Jaione Isazelaia
sagar-mákatz, sagar-makátza. (d). izena. . malus sylvestris. Manzano silvestre. Ez da oso ugaria. Sagar txiki asko ematen du.
sagár árbola, sagár árbolia. (a). izena. Manzano. Ik. ságar.
sagar-joteko arka, sagar-joteko arkIa. izena. (Eibar) "Arca para machacar y trocear las manzanas para la sidra." (SB Eibetno).
sagar-mazo, sagar-mazua. izena. Mazo para machacar manzanas.  
sagárra jóteko mákina, sagárra jóteko mákinia. (c). izena. Sagarra xehetzeko makina, gero tolarean sagardoa egin ahal izateko. Modu askotakoak omen.   Máquina de triturar manzana para sidra. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakoak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia, esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don.
sagárrerre, sagárrerria. (b). izena. Manzana asada. Gaur sagarrerriak dauzkau. Antzuolan bergararrei "sagarrerriak" deitzen diete, haize asko dutelako edo.
sagar-sábi, sagar-sabíxa. (d). izena. Sagar landarea, oraindik txertatu gabea.   Retoño de manzano sin injertar. Sagar-sabixa, gurian be Goiko Kainpian artu giñuan; landaratarako, gero mentau ta itteko. Klem. Mintegian hartu ohi da. Irisagarra ere erabili ohi da eginkizun honetarako. Sagarran azixa botatzen bok sagar-sabixa izengok eta bestela irisagarran zera izengok. Klem.
ságasti, ságastixa. (b). izena. SASTI, -XA. Manzanal. Sagasti ederrak dare Usurbillen.
sagu, sagúa. (a). izena. XAGU. Ratón. Ik. saguítxu.
sagú-apixa, sagú-apixia. (b). izena. Nido de ratones. Segadoria errez trabatzen da sagu-apixekin.
© Josu Okina
saguítxu, saguitxúa. (c). izena. SATITXU. Sagu-itxua, satitxua; belardietan ibiltzen den sagu txiki muturzorrotza.   Musaraña. Saguitxuak, muturluze orrek. Klem. Sin. satero (Eib.). Sin. sator-sagu. Ik. lur-ságu.
sagú-tranpa, sagú-tranpia. (b). izena. XAGU-TRANPA. Trampa para atrapar ratones. Erosizu Erratzunian sagu-tranpia.
© Joxerra Aihartza
sagúzar, sagúzarra. (c). izena. XAGUZAR, XAGUXAR. Murciélago. Azen.: ságuzar ere bai.
sai, saixe. izena. (Leintz) Buitre. Sin. buetra. Sin. arrano, buítre.
saiátu. 1. saiatu. (c). da aditza. Ahalegindu.   Esforzarse. Gauza bat irabazteko saiatu egin bia da. Klem./ Ezta asko saiatzen eskolan. Etxera berandu joan izan garenean zera entzun izan dugu: Gaur saiatu zate kale alde ortan. Ant. alegínddu. 2. saiatu, saiatúa. (c). adjektiboa. Asko saiatzen dena.   Diligente. Ezta listua baiña bai oso saiatua.