Hiztegia
ságar, sagárra. (a). izena. . malus domestica. Manzana, manzano. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s.
jansagar, jansagarra. izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ).
sagarra jo. (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko. Ik. sagárra jóteko mákina.
sagar-mákatz, sagar-makátza. (d). izena. . malus sylvestris. Manzano silvestre. Ez da oso ugaria. Sagar txiki asko ematen du.
sagar-joteko arka, sagar-joteko arkIa. izena. (Eibar) "Arca para machacar y trocear las manzanas para la sidra." (SB Eibetno).
sagárra jóteko mákina, sagárra jóteko mákinia. (c). izena. Sagarra xehetzeko makina, gero tolarean sagardoa egin ahal izateko. Modu askotakoak omen. Máquina de triturar manzana para sidra. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakoak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia, esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don.
sagárrerre, sagárrerria. (b). izena. Manzana asada. Gaur sagarrerriak dauzkau.
Antzuolan bergararrei "sagarrerriak" deitzen diete, haize asko dutelako edo.
sagar-sábi, sagar-sabíxa. (d). izena. Sagar landarea, oraindik txertatu gabea. Retoño de manzano sin injertar. Sagar-sabixa, gurian be Goiko Kainpian artu giñuan; landaratarako, gero mentau ta itteko. Klem.
Mintegian hartu ohi da. Irisagarra ere erabili ohi da eginkizun honetarako. Sagarran azixa botatzen bok sagar-sabixa izengok eta bestela irisagarran zera izengok. Klem.