Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
puzkárti
rebéndera
rebéndera, rebénderia. (d). izena. Revendedor o comprador ambulante. Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei; orduan be bai, rebenderei. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil. Ik. billotx-batzeille.
reboluzíño, reboluziñúa. (b). izena. Revolución.
réfere, réferia. (d). izena. Eibarko zaharrek, eta baita bergarako askok ere REFERE deitzen diote futboleko arbitroari, edo behintzat gogoratzen dute hitza.   Arbitro. Eibarren fubolai foballa esate jotsek eta arbitruai referia.
regáteo, regáteua. (b). izena. Salerosketako tirabira.   Regateo. Andra ori plazan beti regateo baten ibiltzen zonan./ Moruak baiño okerraua da regateuan.
régla. 1. régla, réglia. (b). izena. Regla. Kartaboia ta reglia eruateko esan doste. 2. régla, réglia. (b). izena. Menstruación. Sin. illéko.
© Jaione Isazelaia
reigrás, reigrasa. (c). izena. . lolium perenne.. Reigrás. Berez ere sortzen da baina belar mota hau ereinda hartu izan da ganajatekotarako.
réineta, réinetia. (b). izena. Errege-sagarra.   Reineta. Aurten reinetiak asko emun dau. Bi reineta klase ezagutu ditugu: REINETA ZURIxa, kolore berdekoa, eta REINETA BELTZa, kolore marroi ilunekoa. Sin.errezil sagar. Sin. errége ságar.
rekomendaziño, rekomendaziñúa. (b). izena. Recomendación. Aittasantuan rekomendaziñuakin be ezta salbauko!
rékto, réktua. (c). adjektiboa. Zuzena; pertsonez erabilia. Oso rektua zuan zuen aittajuna; rektogixa, aukeran. Sin. zuzen.